Ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakakoa, jarraitua eta orokorra izango da, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.
Ebaluazio-irizpideak
- Ahozko diskurtsoen esanahia ulertzea, erabilerako testuinguruan kokatuta. Testu horietako informazio garrantzitsuari antzematea, eta ulertutakoa beste egoera batzuetan aplikatzea.
- Gertaerak, bizipenak edo ideiak era antolatuan azaltzen dituzten testu erraz eta laburrak hitzez adieraztea.
- Ikastetxeko harreman-egoeretan parte hartzea, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.
- Laguntza jasota, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, ikaslearen mailari egokitutako euskarrien bidez; erabiltze horren xedea ikastea izanik.
- Gelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasuna ezagutzea eta harekiko jarrera baikorra izatea, inguruan hizkuntzak nola erabiltzen diren ikusiz.
- Ikasten ikasteko estrategia batzuk erabiltzea, eta hobeto ikasten lagunduko dieten alderdi batzuk identifikatzea.
- Norberaren eta kideen desberdintasunak eta ezaugarri pertsonalak errespetatzea, bai eta pribatutasunerako eskubidea ere; eta norberaren ekintzen ondorioak balioestea eta ekinzta horietatik eratorritako erantzukizuna onartzea.
- Gizarteko aniztasuna onartzea, positiboki balioestea eta norberara ez bezalakoak diren gainerako pertsonen eta herrialdeen ohiturak eta bizimoduak errespetatzea.
- Bidegabekeria- eta bereizkeria-egoerak hautematea, aztertzea eta baztertzea, hala nola generoagatik, jatorriagatik, etniagatik, sinesmenengatik, desberdintasun sozialengatik eta pertsonalengatik, orientazio afektiboagatik edo sexualagatik edo beste edozein arrazoirengatik gertatzen direnak.
- Kantatzeko, marrazteko... premia sentitzea, eta gertuko testuinguruko eta hainbat kulturatako pertsonen eta artisten esperientziekin harremanetan jartzea.
- Materialak, naturako elementuak, tresnak, euskarriak, ahotsa, gorputza... probatzea, eta zerbait adierazteko eta komunikatzeko erabiltzea.
- Arte-ekoizpen errazak, taldean zein bakarka, egitea.