Kaixo, lagunok:
Prest, lanerako?
Seguru baietz! Egun hauetan, hainbat ekintza egingo ditugu. Batzuetan denok batera, beste batzuetan talde txikitan; eta bakarka ere egingo dugu lan.
Hori, bai: ezinbestekoa da ikasteko eta parte hartzeko gogoa izatea!
Badakizue eskola denok osatzen dugula eta batzuetan elkarbizitzan arazoak sortzen direla. Jarduera hauen bitartez, arazo horiek gainditzen ikasiko dugu, eta zer egin pozik eta alai egoteko; beraz, ekin diezaiogun bidaiari!