Lan polita egingo dugu gaur! Horma-irudiko egoera bat aukeratuko duzue antzezteko; baina, bukaeran, ondo konponduko duzue gatazka, era egokian.
Horrelako egoera bat gertatuko balitzaizue, zelan konponduko zenukete?
Hauek dira eman behar dituzuen urratsak:
1. Bildu taldetan eta aukeratu gatazka.
2. Pentsatu zer egingo duzuen arazoa konpontzeko.
3. Idatzi antzeztuko duzuen elkarrizketa.
4. Banatu paperak.
5. Ikasi buruz bakoitzak bere rola.
6. Egin entseguak.
GOGORATU! Ezinbestekoa da guztiok parte hartzea eta denok ados egotea.