Azaroak 25
EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Ez dago zer ospatzeko. Azaroaren 25a aldarrikapen eguna dugu, emakumeenganako indarkeria matxistaren kontrako aldarria egiteko eguna.
Gabitxutarrok, azaroaren 19an hasi eta 25 bitartean hainbat ekintza burutuko ditugu. Iraskasleek, gidatutako hausnarketa saioen bidez, jolasorduetan proposamen desberdinak eskainiko dizkie ikasleei, "Aske izan nahi dut, ez ausart" eta "Batera indartsuago gara" leloen lanketa helburua izanez.
Era berean, Trapagaranen "Manifestuaren irakurketa" eta minutu isila ekimenak egingo dira, eta guk ere beraiekin bat egingo dugu.
Emakumeen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da. Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera, emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio. Gaur bereziki, eta beti, indarkeria hori gelditzeko aldarrikapena egin dugu eskolan.
Zergaitik Azaroak 25?
1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan, Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen Mirabal ahizpak giza eskubideen aldarrikapenak egiteagatik. Horregaitik mugimendu feministak egun hau aukeratu zuen eta 1999an, Nazio Batuen erakundeak:
"Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen, azaroaren 25a.