LH1-LH2-LH3

AURKEZPENA - HAUSNARKETA


Maddi neska berezia da, eta ez ezerk ez inork ez du lortuko haren ezaugarriei balioa kentzerik, amak gakoa eman baitio edozein kritikaren aurrean airoso ateratzeko: autoestimua, irudimena eta naturaltasuna.

  1. "Tximelata belarriak" ipuina formato digitalean ikusi eta gero, eztabaida bat egingo da, taldean, eta irakasleak galderak egin ditzake, adibidez:

  • Zer gertatzen zaio protagonistari?

  • Zergatik egiten diote iseka?

  • Zer egiten du?

  • Ausarta iruditzen al zaizue protagonista?

  • Bere burua defendatzen du?

  • Nola erakusten du hori?

  • Ezagutzen al duzue halako beste kasurik?

  • Nola sentituko ote da pertsona hori?


  1. Eztabaida amaitu ostean, ikasle bakoitzari bere erretratua emango diogu (A4/zuribeltz) eta ispilua bailitz aurrean ipiniko dira. Animaliak eredutzat hartuta, beraien buruarengan antzekotasunak bilatu, konparatu, parekatu,... ipuinean bezala:

  • Nik aho txikia dut, pinoizkoa.

  • Nik begi txikiak ditut, txorien modukoak.

  • Nik belarri handiak ditut, Dumbok bezala.

  • Nik eskarola baten moduko ilea daukat.

AUTOERRETRATUA

HELBURUAK

  • Collage teknika ezagutzea.

  • Trazoak errespetatzea.

  • Taldekako lanaz gozatzea /errespetuzko jarrera adieraztea.

MATERIALAK: azgizarizko margoak, testura ezberdinetako paperak, aldizkariak, material birziklatua, guraizeak, kola,...

DESKRIBAPENA

Aurreko saioan banandutako norberaren argazkiak oinarri hartuta, ikasle bakoitzak bere autoerretratu artistikoa egingo du.