HAUR HEZKUNTZA

AURKEZPENA - HAUSNARKETA


Maddi neska berezia da, eta ez ezerk ez inork ez du lortuko haren ezaugarriei balioa kentzerik, amak gakoa eman baitio edozein kritikaren aurrean airoso ateratzeko: autoestimua, irudimena eta naturaltasuna.

  1. "Tximelata belarriak" ipuina formato desberdinetan landuko da: ipuina irakurriz, bideoa jarriz, ikasleekin irakurriz, ....

Gero, eztabaida bat egingo da, taldean, eta irakasleak galderak egin ditzake, adibidez:

  • Zer gertatzen zaio protagonistari?

  • Zergatik egiten diote iseka?

  • Zer egiten du?

  • Ausarta iruditzen al zaizue protagonista?

  • Bere burua defendatzen du?

  • Nola erakusten du hori?

  • Ezagutzen al duzue halako beste kasurik?

  • Nola sentituko ote da pertsona hori?

DESBERDINTASUNEAN BERDIN

  1. "Tximelata belarriak" ipuina lantzen jarraitu euskarri desberdinetan oinarrituz.

  2. Ondoren, ikasle guztiak ispiluaren aurrean ipiniko dira eta konparazioak egingo dituzte, ipuinean bezala:

  • Nik aho txikia dut, pinoizkoa.

  • Nik begi txikiak ditut, txorien modukoak.

  • Nik belarri handiak ditut, Dumbok bezala.

  • Nik eskarola baten moduko ilea daukat.


NIRE TXIMELETA

Ikasleek bakarka beraien tximeleta KARETA marraztuko dute aukeran emango zaizkien materialak erabiliz. Ondoren karetak makiletan itsatsi eta gelakideen aurrean aurkeztuko dituzte.