HAUR HEZKUNTZA

AURKEZPENA - HAUSNARKETA


Azaroak 25 egunari zentzua emateko, gure eskolako errealitatera moldatu dugu. Hau kontutan hartuta, aspaldi honetan gure artean entzuten ditugun errespetu faltak izan ditugu kontutan. Askotan gure berdinen artean hitz itsusiak erabiltzen ditugu eta haurrei estrategiak eta dinamikak irakatsi behar dizkiegu hauen ordez hitz gozoak erabiltzeko.

Ekintza hau burutzeko hiru proposamen prestatu ditugu:

1.- IPUINA ETA HONI BURUZKO HAUSNARKETA

2.- HITZ ATSEGINEN LORATEGIA

3.- ESKOLA MAILAN EGINGO DEN GABITXU MOREA ( emango zaizkizuen triangelu moreetan mezuak idatzi eta egunean kokatu ).

INDARRA ELKARTASUNEAN DAGO:

https://youtu.be/LcNXEGXxUOs

Hartzek beso eta hanka sendoagoak dauzkate, eta kanoa hobea. Baina saguak atera dira lasterketan garaile. Nola lortu ote dute?

Taldean lan egitea eta guztion artean errespetua mantentzea oso garrantzitsua da talde lanean aritzeko. Errespetu horretan, elkarri nola hitz egiten diogun azpimarratu beharko genuke eta gure hitz egiteko modua maitasunetik abiatu beharko litzateke. Maitasunez eta gozotasunez elkarri hitz egitean taldean elkartasuna sortzen da eta proposatzen zaizkigun helburu guztiak lortuko genituzke.

TALDE LANA: HITZ EGIN NAZAZU GOZOTASUNEZ

HITZ ATSEGINEN LORATEGIA:

Gela bakoitzari 4/5 lora emango zaizkizue eta zuek lore hauek margoztu beharko dituzue. Ondoren, pasabidean jarritako horma-irudian itsatsi eta haurrekin hausnarketa egitea komenigarria litzateke. Lorategiaren mezua ongi uler dezaten.

Ondoren, ur -ontzian jartzeko tantak ere emango zaizkizue eta bertan gelan erabiliko dituzuen hitz atsegin eta goak idatzi beharko dira. Gela bakoitzak hitz hoiek erabiliko dituzten konpromezua izango dute eta horma-irudian jarriko dituzte.