LH4-LH5-LH6

AURKEZPENA - HAUSNARKETA

Que nadie _ letra.docx

Abestia entzun eta letra aztertu ondoren eztabaida bat egingo da, taldean, eta irakasleak galderak egin ditzake, adibidez:


  • Ikasleek zer sentitu duten komentatuko dute.

  • Zer transmititzen du abestiak?

  • Hitz egin bortizkeria darabilgunean eragiten dugun edo eragiten diguten minaren gainean hausnartzeko.

  • Emakumeak izateagatk bortizkeria erabilerari hausnartzea.

  • Gaizki tratazen nauenak, jotzen nauenak, maite nau?, Nire laguna izan daiteke?. Eta nik, norbait maite dudanean, txarto tratatuko dut?

  • Talde handian azaldu ze ondo sentitzen garen ondo tratatzen dugunean eta ondo tratatzen gaituztenean.


TRATU ON MEZUAK

Aurreko saiotik ataratako ideiak erabiliz, ikasleak bikoteka edota launaka elkartuko dira tratu on mezuak sortzeko.

Ekintza aurrera eramateko baliabide desberdinak izango dituzte eskura: ordenagailua, kartulinak, mota ezberdinetako errotulkiak, ...

Ikasleek idatzitako mezuak Elkarbizi Txokoan jarriko dira ikusgai, eta egunero aldatzen joango dira, denak ikusi arte.

LH6 eta LH5ko taldekoek bi ordezkari aukeratuko dituzte, ekitaldi egunean aurkezle lanean aritzeko.