MISTERIOA

Link Link

Abbadiaren sekretua

Idazlea: Fernando Morillo

Sinopsia:

Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian? gaztelua Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omen zuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da? Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte eremuan, Antton Abbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz eta historiaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko.

Iritzia:

Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Liburua asko gustatu zait. Interesgarria eta gauza arraro pila bat gertatzen dira. Nire pertsonaia gustokoenak Aitona Daniel eta Alar dira. Nire ustez oso argiak dira eta gainera tranpetatik ateratzea lortu dute. Jendeari liburu hau gomendatuko nioke.

Hitz pozoituak

Idazlea: Maite Carranza

Sinopsia:  Zer gertatu zitzaion Barbara Molinari? Bere gorpua ez zen sekula aurkitu, eta errudunen bat atxilotzeko frogarik ere ez zen lortu. Telefono mugikor batera egindako dei batek hankaz gora jarriko ditu pertsona askoren bizitzak: jubilatzeko puntuan dagoen polizia baten bizitza, desagertutako alaba aurkitzeko esperantza galdu duen amaren bizitza, eta lagunik onena traizionatu zuen neskaren bizitza. Hitz pozoituak erlojuaren kontra bizitako egun izugarri baten kronika da. Barbara Molina hamabost urte zituela desagertu zen, modu misteriotsu eta bortitzean; hain zuzen ere, bere hurbileko hiru pertsona dira istorioko protagonista nagusiak. Barbararen desagerpenaren enigmak lau urte daramatza argi-izpirik gabe, baina gako berriak agertuko dira, eta dena aldatuko da goitik behera. Batzuetan, egia ezkutuan geratzen da, ilunpean; eta leiho bat irekitzean, dena argitzen da. Gezurrez, sekretuz, engainuz eta itxura faltsuz betetako istorioa, mito ukaezinak zalantzan jartzen dituena. Gizarte modernoaren hipokrisia disekzionatzen duen kontakizun ikaragarria. Liburu ausart honek haurren sexu-abusuak eta horrek dituen ondorio suntsitzaileak salatzen ditu, eta, modu horretan, agerian uzten du sexu-abusuak zeinen ikusezinak diren, beti ondo pentsatzera ohituta dagoen mundu honetan.

Iritzia:

Gehien gustatu zaidan pertsonaia Inspektore Lozanok izan zen, Barbarako kasua konpontzean interes handia zuelako eta jubilatu arren, kasua jarraitzen du eta Barbararen familia lagundu nahi zuelako.

Gutxien gustatu zaidan pertsonaia Barbararen bahitzailea da, Barbara bahitzeko arrazoirik ez zuelako, eta gainera kontuan hartuz bere aita zela, bere eginkizuna Barbara maitatzea, zaintzea eta laguntza ematea da, eta ez bahitu lau urtetan zehar, eta bere emaztea sufritzen ikustea bere erruagatik Barbara hilda dagoela pentsatzen zutelako.

Eleberriaren gaia oso interesgarria iruditu zait, ez usteko bukaera duelako, eta horrelako istorioak asko gustatzen zaizkit.

Nik liburu hau bai gomendatuko nioke beste pertsonei, nire gustukoen liburua izan delako. Adibidez, nik irakurri eta gero, nire amari gomendatu nion, berari ere bai istorio horiek gustatzen zaizkiolako.