Idazlea: Fernando Morillo
Sinopsia:
Beñat. Gaztea. Teknofriki amorratua. Neskekin beno, tira. Oraintxe arte! Aurrean baitu Maider, katu-begi misteriotsu eta erakargarria. Gaua baino ilunagoa eta asmoa ezkutukoa. Maiderrek min egiteraino menperatuko du Beñat, mutila gogor egiten saiatu arren. Sexua eta itzal ilunak zorabiagarriegiak egiten zaizkio, ordea. Gutxi ez, eta Jaione ere inguruan izango du. Zuloaren ertzean ibiliko da Bñeat: ulertu nahian, urtu eta berpiztu nahian, atzera egin ezinean. Hainbeste zalantza, beldur eta eromen!
Iritzia:
Liburu hau asko gustatu zait, gaur egungo gazteei gertatzen zaizkien gertaera eta pasadizoekin zerikusia baitu. Gazte batzuei elkarren artean gertatzen zaizkien gorabeherak kontatzen ditu eta istorioak interesgarriak dira. Oso erreza egin zait irakurtzeko eta ulertzeko eta beraz ez zait batere astuna eta aspergarria egin. Beraz gustatuko zaizuelakoan irakurtzera animatzen zaituztet!
Idazlea: Jasone Osoro
Sinopsia:
Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da, emakumezinguratuta. Aitak etxetik alde egin zuen, eta ez du hartaz oroitzapen askorik. Hamalau urteko mutil gehienek bezala, bizitza bi partetan banatuta dauka; batetik etxeko istiluak daude, eta bestetik kanpoko giroa: eskola, lagunak, koadrilaren lokala eta ... neskak. Neskek buruhausteak ematen dizkiote, etxe barruan eta kanpoan. Ezekielen koadrilako inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Eta denak amorratzen daude. Izan ere, abentura handia da lehenengo musua ematea.
Iritzia:
Liburua asko gustatu zait, protagonistak gure adinekoak izanda, beraien arazoak ulertu ditudalako. Gehien gustatu zaidana izan da azkenean mutilek bikotea aurkitzen dutela.
Gutxien gustatu zaidana, berriz, beraien arteko liskarrak eta komentario homo-foboak izan dira. Orokorrean asko gustatu zait eta liburu gomendagarria iruditzen zait. Amodiozko liburua da, ulertzeko eta irakurtzeko erraza.