Onin eta sorginen sekretua
Idazlea: Ibon Martín
Gaia: Misterioa
Sinopsia:
Kaixo! Onin naiz. Gauza sinestezin bat kontatu nahi dizut. Entzun duzu inoiz Zugarramurdiko sorginen konturik? Eta ezagutzen duzu Larrun mendira igotzen den trena?
Zuritxo, gure ardia, oso gaixo dago. Bizkor ibili beharko dugu salbatu nahi badugu. Edabe bat egiteko osagaien bila abiatuko gara, ea horrek sendatzen duen. Sorginen herrira bidaiatuko dugu, eta izaki misteriotsu bati egingo diogu aurre. Garaiz iritsiko gara?
Zatoz gurekin! Elkarrekin, lortuko dugu!
Iritzia:
Oninen saga, oro har, ezin hobea da txikienentzat, oso ondo idatzita eta diseinatuta dago uler dezaten.