Printze txikia
Idazlea: Antoine de Saint-Exupéry
Gaia: Adiskidetasuna eta bakardadea
Sinopsia:
Hegazkinlari bat galduta dago Saharako basamortuan bere hegazkinak matxura bat izan ondoren. Han Printze Txikia ezagutzen du, beste planeta batetik datorrena. Hegazkinlaria etxera bueltazeko bere hegazkina konpontzen dagoen bitartean, Printze Txikiak haren istorioa azalten dio, eta haren planetari, eta Lurrerako bidaian aurkitu dituen heldu ezberdinei buruz hitz egiten dio.
Iritzia:
Nire ustez, oso tarte ederrak dituen ipuin bat da, eta bizitzan gidaritza ematen dutenak, esaten duenean bezala: pertsona handiek beti behar dituzte azalpenak, ulertzen baitut gehiago gidatzen dutela arrazoimenak bihotzak baino, hor sentitzean ez dago hainbeste galdera, eta zikoitzak esaten duen bezala, inor gabe bizi da benetan norekin hitz egin gabe, bla bla bla bla hustasuna da. Ez nekien nola iritsi bertara, non aurkitu, Hain misteriotsua da malkoen herrialdea... Eta beno, esaldi asko daude.
Altxorraren uhartea
Idazlea: Robert Louis Stevenson
Gaia: Abentura
Sinopsia:
Stevensonek iloba ur-margoekin uharte baten mapa margotzen ikusi eta gero idatzi zuen Altxorraren uhartea. Izen egoki bat asmatu nahian ibili zen: Hezurduraren uhartea, Kataloxaren muinoa... eskuinean, goiko izkinan, «Altxorraren uhartea» idatzi zuen arte. Gaixotasun luze baten ondoren hil zen 1894an, Hego Pazifikoko Upolu uhartean. Han bere altxorra aurkituko ote zuen?
Iritzia:
Liburu bikaina iruditu zitzaidan, une korapilatsu askokoa, eta gainera lexiko ona du, lexikoa hobetu nahi duten pertsonentzat egokia.
Nur eta irlandar gnomoa
Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Gaia: Abentura eta historia errealak
Sinopsia:
Amamaren etxeko zakarrontzian gnomo bat agertu da eta, harrezkero, Nur zoriontsua da. Aitonak uste du arratoi bat dela, eta zepoak jarri eta jarri ari da. Bien bitartean, Nur, Ainara, Noelia Unai eta Peio jolas eta jolas ari dira Finn-ekin -halaxe deitzen da irlandar gnomoa-, eta haien abenturetako lagunik hoberena izango da aurrerantzean.
Iritzia:
Oso liburu ona eta dibertigarrria. Irakurtzea gustuko baduzu liburu perfektua.
Maxi operazioa
Idazlea: Julio Santos Garcia
Gaia: Adiskidetasuna
Sinopsia:
Kaixo!
Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.Ikusi al duzu inoiz meteorito bat zerutik erortzen? Ba, guk bai…Uda hasieran, txango bat egiten ari ginela, halako batean suzko bola erraldoi batek zeharkatu zuen zerua gure begien aurrean, eta basoan erori zen!
Bai, badakit berehala aldendu behar izango genukeela handik, baina ez, gu meteoritoaren bila abiatu ginen.Baita aurkitu ere!
Harri berde bitxi bat zen.Bere distiraren atzean gordetzen zuen sekretuak betiko aldatu zuen gure bizitza.
Etorri nahi duzu gurekin sekretu hori argitzera?
Iritzia:
10 urteko pertsona bat irakurtzeko liburu perfektua da.
Abentura oso interesgarria da eta beti jarraitu nahi duzu gehiago irakurtzen amaitu arte.