Idazlea: Laida Martinez Navarro
Sinopsia:
«Ismael Arana naiz, hamasei urte ditut, eta batzuetan ikusezina izan nahi nuke, airean desagertu ahal izateko». Beharbada, dagoeneko gehiegi dira halako esaldiak errepikatzen dituzten gazteak. Egoera horri aurre egin gabe jarraituko dugu? Beste aldera begiratuko dugu, guri tokatu ez bazaigu? Benetan? Arazo bat konpontzeko lehen urratsa arazo hori badugula onartzea omen da. Agian, arazo bat duen belaunaldi bat gara.
Iritzia:
Hausnartzeko eta barneratzeko liburu oso ona da. Gazteentzako liburu egokiena da, istorioa oso interesgarria da eta erraz ulertu dezakezu. 100% gomendagarria!
Idazlea: Anjel Lertxundi
Sinopsia: Franco hil aurreko azken urteetako giroarekin hasten da liburua eta orduan narratzaileak bizi izandako gertaera batekin: ETAko bi kide eraman behar izan zituen, arratsalde sargori batean, bere autoan herri batetik bestera. Hogei urte geroago ari da narratzailea orduko giroa eta giroari buruzko hausnarketa idatzia idazten zerga iraultzailea eskatu dioten aitari, buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturaren eremuan bizitzen hasita dagoen aitari. Era horretan, aita-semeen arteko harremanaren aztertzea ere bada liburua. Nolabaiteko aitortze mingarri bat.
Narratzailearen memoriako hariz hasten da gertakarien oroimen inperfektua agertzen, esandako gauzak eta isildutakoak, behin eta berriz Franco hil aurreko arratsalde sargori hartara eramaten dutenak.
Narratzaileak bere aitari egiten dion aitorpenak gure historiaren azken urteak hartzen ditu aintzat, bere ilungune eta miseriekin, galderak sortzen dira irakurri ahala, eta galdera horiek guretzat dira.
Iritzia:
Gai garrantzitsuak jorratzen dituen eta gogoeta eragiten digun liburu handia da. Beste garai batean dago girotuta, eta, horri esker, gehiago ikasi eta estimatu dezakegu. Istorioaren hausnarketak eta introspekzioak abantaila hartzen dute nobela intelektual honetan, aitari idatzitako gutun honetan. Gutun hori modu dramatikoan amaitzen da, eta irakurlearen sentsibilitatea mugitzeko eraginkorra da, baina agian kausalitatearen erabileran ahula. Amaiera horrek kritika bat egiten dio eleberriari komunikabideek gizartean duten zereginari.