Euskal Herriko mitologiak dioenez, bizitzaren hasieran Amalurrek mendiak, basoak, itsasoak, eta izaki bizidun guztiak sortu zituen, baita gaur egun ezagutzen ditugun pertsonaia mitologiko guztiak ere. Jentilen, Lamien eta Sorginen ama da bera, gizakion sortzailea eta naturaren arduraduna. Amalur eskuzabala eta bihotz onekoa da, gizakiei laguntza eskaintzen baitie behar duten bakoitzean.
Kondaira zahar hau abiapuntutzat harturik, gure hezkuntza proiektu berria aurkezten dizuegu: "Amalur". Proiektu pedagogiko propio hau euskararekin, euskal kulturarekin, giza konpromezuekin eta umeen garapenarekin bat datorren proiektu berria da. Material berria sortzearekin eta aurrera eramango ditugun proiektuekin umeen jakinmina eta beharrizanak asetzea da gure helburua.
Como dice la mitología vasca, Amalur fue la que creó los montes, bosques mares y todo ser vivo al comienzo de la vida, incluyendo todos los personajes mitológicos que conocemos hoy en día. Es la madre de los Jentiles, las Lamias, Brujas y los seres humanos, y es la responsable de la naturaleza. Amalur es generosa y bondadosa, y ofrece ayuda a los seres humanos siempre que la necesitan.
Tomando como punto de partida esta vieja leyenda, os presentamos nuestro nuevo proyecto educativo: "Amalur". Este proyecto pedagógico propio tiene como objetivo saciar la curiosidad, necesidades y desarrollo de los niños y las niñas, tomando como punto de partida el euskara, la cultura vasca y los compromisos sociales.
Eguzkilorearen istorioa abiaburu harturik, Haur Hezkuntzan Eguzkiloreari buruzko itzalen antzerkia sortu dugu. Euskal Herriko mitologiako pertsonaiak agertzeaz aparte, "Amalur" CDtik hartutako abestiak ere lantzen ditugu antzerki honetan, umeek euskal kulturarekin eta euskaraz gozatu dezaten.
Istorio honetan, Mirentxu izeneko neskato batek Eguzkilorea topatzen du bere amonaren etxerako bidean, eta berari oparitzea erabakitzen du. Amonak lorea ikustean berea dela esango dio Mirentxuri, eta bide erdian topatzearen zergatia azalduko dio. Lamiak, Basajaun eta sorginak agertuko dira antzerkian, baita beste hainbat sorpresa ere... Hau bai zirraragarria!
Klikatu beheko lehiatilan Eguzkilorearen antzerkia ikusteko. Goza ezazue!
Basándonos en la historia del Eguzkilore, desde Haur Hezkuntza hemos creado un teatro de sombras sobre esta flor mágica. Además de incluir personajes de la mitología vasca, trabajamos canciones del CD de "Amalur", de manera que los niños y las niñas disfruten con la cultura vasca y con el euskara.
Esta historia cuenta cómo una niña llamada Mirentxu encuentra un Eguzkilore de camino a casa de su abuela y decide regalársela. Cuando la abuela ve la flor le dice a Mirentxu que es suya, y le explicará por qué estaba tirada en medio del camino. En el cuento aparecen personajes como las Lamias, Basajaun y brujas, incluso alguna que otra sorpresa también... ¡Qué emocion!
Clickar la ventana inferior para poder ver el teatro del Eguzkilore. ¡Que lo disfrutéis!
Amalurrek Eguzki eta Ilargi sortu baino lehen, munduko izaki bizidun guztiak iluntasunean bizi ziren. Gizakiek gorriak ikusten zituzten janaria lortzeko eta bizirauteko, etengabeko gau horretan munstroak eta izaki beldurgarriak besterik ez baitzeuden.
Horregatik, Amalurrengana jo zuten laguntza eske, eta honek Ilargi eta Eguzki sortu zituen. Eguzkik munstroak ikaratu egingo zituen egunean zehar, baina gaua heldu orduko munstroak haien izkutalekuetatik ateratzeko aukera izango zuten. Hala zen gizakien kezka non Amalurrengana joan ziren laguntza eskatzera, eta honek Eguzkilorea oparitu zien. Lore berezi honek botere magikoak zituen, gau ilunetan etxeko atarian jarri ezkero munstroak aldentzen zituelako.
Antes de que Amalur creara el sol y la luna, todos los seres vivos del mundo vivían en la oscuridad. Los monstruos y seres malignos vivían en esa interminable noche, y los seres humanos sufrían para conseguir comida y sobrevivir.
Por eso acudieron en busca de ayuda a Amalur, la cual creó a Ilargi (Luna) y Eguzki (Sol). Eguzki mantendría a los monstruos alejados durante el día, pero a la noche los monstruos volverían a salir de sus escondites. Tal era la preocupación de los seres humanos que volvieron a donde Amalur en busca de ayuda, y esta les regaló el Eguzkilore. Esta flor tenía poderes mágicos, ya que si se ponía en la entrada de los hogares mantenían a los monstruos alejados durante la noche.