BARATZA

ONGI ETORRI GURE BARATZARA

Lauro Ikastola naturaren ezagutza lantzeko toki ezinhobea da, baso, zelai eta animaliez inguraturik baitago. Hori dela eta, Haur Hezkuntzan proiektu berri bati hasiera eman diogu, Baratza proiektua hain zuzen ere. Proiektu berri honetan, gure baratza ingurumenarekiko erantzunkizuna eta naturaren ezagutza sustatzeko abiapuntua izango da, eta horretarako umeek mota guztietako barazkiak erein, ureztatu eta jasotzeko aukera izango dute.

Umeen jakinmina estimulatzea eta haurrek naturarekiko duten harremana sakontzea izango dira Baratza proiektuak dituen helbururik nagusienak.

Lauro Ikastola se encuentra en un lugar inmejorable para el estudio de la naturaleza, ya que está rodeada de bosques, prados y animales. Por ello, en Haur Hezkuntza hemos comenzado un nuevo proyecto, titulado Baratza (la huerta). En este caso, nuestro huerto será el punto de partida para el estudio de la naturaleza y el medioambiente, y para ello los niños y niñas tendrán la oportunidad de sembrar, regar y cultivar diferentes tipos de verduras.

Los objetivos principales del proyecto Baratza serán estimular la curiosidad de los niños y las niñas y profundizar la relación que tienen estos con la naturaleza.

GURE UZTA

Nahiz eta gure baratzan mota guztietako barazkiak landatzen ditugun, landarea hazten ikustea prozesu geldo eta motela da. Hala ere, landatutako barazkiak jasotzen ditgunean poza da sentitu dezakegun bakarra. Produktu ekologikoen garrantzia eta hauek kontsumitzearen balioa erakustea da uzta jasotzearen helbururik garrantzitsuena, baita barazkien jatorria ezagutzeko ere.

Aunque sembramos todo tipo de verduras, verlas crecer es un proceso lento y pausado. Sin embargo, cuando recogemos las verduras no podemos sentir más que alegría. Aparte de conocer el procedimiento de las verduras, recalcar la importancia de los productos ecológicos y la importancia de consumirlos son los objetivos más relevantes de la recogida de la cosecha.

Daikon arbia

Entsaladan gordinik jateko, purean birrintzeko edo sopan jateko ezinhobea.


Nabo daikon

Inmejorable para comer en crudo en ensalada, triturado en puré o añadirlo en la sopa.

Kale aza

Azaburua atera beharrean, kaleak hostoak ateratzen ditu. Entsaladan, zukuan, egosita edo labetik pasata jan daiteke.

Col Kale

La Col Kale saca hojas en vez de hacer cogollo. Se puede comer en ensalada, en zumo, cocido o pasado por el horno.

Tipuliña

Tipula freskoa edo tipuliña edozein janari prestaketan erabiltzeko barazkia da, gozoa eta zaporetsua.

Cebolleta

La cebolla fresca o la cebolleta es rica y ideal para utilizarla en cualquier comida, rica y sabrosa.

Azenarioa

Gordinik, saldan edo purean jateko barazki goxo hau begietarako eta bistarako paregabea da.

Zanahoria

Esta verdura que se puede comer cruda, en sopa o puré es perfecta para los ojos y la vista.

Erremolatxa

Barazki hau egosita zein likuatuta jateko ezinhobea da. Kirolari askok erabiltzen dute erremolatxa, bitamina ugari baititu.

Remolacha

Esta verdura es perfecta para comerla cocida o licuada. Muchos deportistas utilizan la remolacha, ya que tiene muchísimas vitaminas.

Zerba berdea

Zerba mota hau betidanik landu izan da euskal baserritan, zapore indartsua eta penka potoloak izaten dituelako.

Acelga verde

Esta variedad de acelga se ha cultivado desde siempre en nuestras tierras por su sabor fuerte y sus pencas anchas.

Letxuga

Entsaladan fresko-fresko jateko barazkirik egokiena.

Lechuga

La mejor verdura y la más fresca para comer en ensalada.

BARATZA SORTZEN

Haurrak dira Baratza proiektuaren jabe. Gogotsu egiten dute lan antolatzen ditugun ekintza guztietan, eta hortuaren zainketan esku hartzeaz gain, baratzan erabiltzen ditugun materialen sorkuntzan aktiboki parte hartu dute. Sormena eta irudimena lantzeko toki ezinhobea da gure baratza, bertan umeak direlako haien ikaskuntza prozesuaren protagonistak.

Materialak birziklatzeari eta hauen berrerabilpenari garrantzi handia ematen diogu baratzan. Horregatik, bertan erabiltzen ditugun material gehienak birziklatuak dira: egur xaflak, negutegiak eusteko sokak, makilak, ureztagailuak...

Los niños y las niñas son dueños del proyecto Baratza. Trabajan entusiasmados en todas las actividades propuestas, y además de llevar a cabo los cuidados de la huerta, han formado parte en la creación del material que utilizamos.

La huerta es el lugar idóneo para el desarrollo de la creatividad la imaginación, ya que son los propios niños los protagonistas de su proceso de aprendizaje.En la huerta le damos mucha importancia al reciclaje y a la reutilización de los materiales. Por eso, la mayoría de los materiales que utilizamos son reciclados: las tablas de madera, las cuerdas que sujetan el invernadero, las estacas, las regaderas...