Hona hemen zainketa egoki bat egiteko aholkuak:
Zaintza orokorrak
Ikaslea da bere ordenagailuaren zaintzaren erantzulea, beraz, gailua lokalizatuta egon behar da momenturo. Eskola ordutegian, Chromebooka erabiltzen ez duenean, takilan gordeko da (gelan takila egonez gero).
Ez erabili gailua elikagai edo edarien ondoan. Likido bat jausten bada teklatura ordenagailua hondatzen da.
Kargatzeko kablea eta bestelako gailu aldagarriak kontu handiz sartu behar dira gailuan, erraz ondatzen baitira konexiorako sarrerak.
Ez gehiegi berotzeko azpiko aldean dituen aireztapen irteera ez tapatu. Horretarako leku lauetan kokatuta edukitzea komeni izaten da, eta ez magalean edo ohe gainean.
Gailuen garraioa
Garrantzitsua da gailua beharrezkoa den arretarekin garraiatzea.
Oso komenigarria da gailua garraiatzeko zorro edo poltsa egoki batean eramatea.
Gailua inoiz ez da garraiatu edo mugitu behar pantailatik hartuta. Beti behealdetik helduta eta estalkia itxita dagoela, altxa edo mugitu behar da.
Gailua inoiz ez da garraiatu behar elikatze-kablea konektatuta dagoela.
Pantailaren babesa
Gailuaren pantaila erraz honda daitekeen atala da eta aseguruak ez du ordaintzen konponketa. Hortaz, oso garrantzitsua da honako argibide hauei jarraitzea:
Ordenagailua gordetzeko orduan tapa itxita egon behar da.
Ez ipini ezer teklatuaren gainean tapa itxi aurretik (hala nola arkatzak edo diskoak...).
Ez egin presiorik eta ez eseri edo bermatu ordenagailuaren gainean.
Ez ukitu pantailaren gainazala markatu edo marra dezakeen ezerekin.
Ez heldu ordenagailua pantailatik tiraka.
Pantaila maiz oihal leun eta lehor batekin garbitu (hobeto oihal antiestatikoa bada) eta ez erabili garbiketa-disolbatzailerik.
Bateria
Chromebookaren bateria ezinbestean ahitzen joango da denbora pasa ahala, baina ondo zaintzea komeni da denbora gehiago iraun dezan. Aholkuak:
Tenperatura egokian, ez oso bero eta ez oso hotz, eduki ordenagailua. Beroa oso kaltegarria da. Gehiegi ez berotzeko, aireztapen-saretak ez dira estali behar.
Ez eduki denbora guztian kargatzen ordenagailua.
Bateriak %40-60 duenean jarri kargatzen, eta urtean behin edo bi aldiz utzi deskargatzen guztiz, baina normalean ez egin hori, kaltegarria da.
Bateriaren bizitza deskarga ziklotan zenbatzen da, eta %20 baina gehiago deskargatuz gero ziklo bat gastatzen da.
Ez eduki denbora asko bateria guztiz deskargatuta.