1.1 KOLDO MITXELENA ikastetxean G Suite kontuak oinarrizko tresna dira barne komunikaziorako eta gelako jarduerak aurrera eramateko. Horregatik, irakasleei, administrazio eta atezaintza langileei, eta ikasle nahiz familiei kontu bat sortuko zaie; sortzen den kontu bakoitzeko baimen sinatu bat eskatuko delarik.
1.2 Institutuko Google Suite-ren kontuak Koldo Mitxelena BHI eta Google-en arteko hitzarmenean ezarritako baldintzen arabera sortu eta erabiliko dira. G Suite-ren akordio generikoaren terminoak, orri honetan kontsulta daitezke: http://www.google.com/apps/intl/es/terms/education_terms.html
1.3 Institutuko G Suiteko kontuak ikastetxeko hezkuntza-jarduerarekin zerikusia duten zereginetan soilik erabili ahal izango dira, eta inoiz ez jarduera horiekin zerikusirik ez duten plataformetan edo sare sozialetan alta emateko.
1.4. Edozein eduki mota argitaratzea eta banatzea ikastetxeko G Suite-ko kontuei lotutako zerbitzu eta aplikazioen bidez, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legeriaren arabera egin beharko da.
1.5. G Suiteko kontuak, salbuespenak salbuespen, nominalak izango dira, eta pertsona fisiko bati erantzungo diote beti. Izendunak ez diren kontuetan, pertsona bat izendatuko da kontuaren arduradun gisa.
1.6. Salbuespenak salbuespen, ikastetxeko posta elektronikoz (@koldomitxelena.net / @koldomitxelena.eus) bideratuko da sinadura edota zigilu instituzionalik behar ez duen komunikazio oro.
1.7. Erabiltzaileak, edo legezko ordezkariak, dira bere sarbide-kontuekin eta ikastetxearekin lotutako postontzian egindako jarduera guztien erantzule.
1.8. Kontua pertsonala eta besterenezina denez, hutsegite larria izango da norberaren kontura sartzen uztea bete pertsona batzuei.
1.9. Beste pertsona baten nortasuna ordezkatzeko, bere erabiltzaile (erabiltzailea eta pasahitza) datuak erabiltzea hutsegite larria izango da.
1.10. Erabiltzaile bakoitzaren ardura da G Suite-ko aplikazioetan dauden datuak zaintzea.
1.11. Ikastetxeko G Suite administrariak ez du inoiz erabiltzaileen daturik zabalduko, lege agindurik ezean.
1.12. Ikastetxeko G Suite erabiltzaileen pribatutasuna babesteko ahal diren neurri guztiak hartuko dira.
2.1 Koldo Mitxelena BHIk ikasleei eta haien familiei G Suite kontua sortu ahal izango die, aldez aurretik baimena eskatuta. Horretarako, bere garaian erabakitzen den prozedura jarraitu beharko du.
2.2 Ikasleek eta familiek kontuak erabili ahal izateko G Suite Erabilera-Politikari adostasuna eman beharko diete, eta ikaslea 14 urtetik beherakoa bada gurasoek edo ikaslearen legezko arduradunek .
2.3 Ikasle eta familia bakoitzak institutuko G Suite-ren kontu bakarra izan dezake, eta eskolarako eta hezkuntzarako soilik erabiliko du.
2.4 Ikasle batek institutuan matrikulatuta egoteari uzten dionean, eta ondorioz bere familiak, beraien kontua ezabatu egingo da, bere datu guztiak barne, beti ere aldez aurretik jakinarazi ondoren.
2.5 Kontua erabiltzean, uneoro, ikastetxeko bizikidetza-arauak errespetatu beharko dira, eta horiek ez betetzeak kontuaren erabilera eragoztea ekar dezake.
2.6 Ikastetxeak, irizpide pedagogikoen eta ikasleen adinaren arabera, aplikazioen hedapena baldintzatzeko eskubidea du.
2.7 Ikasle baten kontua ziber-jazarpenaren kasu larrietan nahastuta egon daitekeen zantzurik badago, esku hartu ahal izango da, eta ikastetxeko Zuzendaritzak eta bizikidetza-batzordeak gainbegiratu edo eten dezake.
3.1 G Suiteko kontuak erabiltzeko politika hau Ordezkaritza Organo Gorenak onartua daukanez, bete beharrekoa da.
3.2 Zerbitzua emateari buruzko baldintzak betetzen ez badira, Koldo Mitxelena BHIk institutuko g Suit-eko edozein kontu desaktibatu edo baja emateko ahalmena izango du, baita aldez aurretik abisatu gabe ere.