Ikasleei maileguan eskuratzen zaizkien ordenagailuen jabea Hezkuntza Saila da. Maileguaren helburua ikasleei baliabide materialak ematea da, ikastetxe publikoen irakaskuntzan eraldaketa digitala ahalbidetzeko. Mailegatzen dien ordenagailu eramangarria soilik hezkuntza-esparruan erabiltzeko dira. Ordenagailuarekin batera garrai-poltsa eta xagua uzten dira.
Ordenagailu eramangarri bakoitza ikastetxean matrikulatutako ikasle jakin bakoitzeko izendatzen da. Proiektuaren inbentarioan etiketa eta serie-zenbaki bakoitza izen eta abizen jakin bakarrari esleituta dago. Ikasle baten ordenagailua ezin zaio beste ikasle bati utzi. Ikaslea ikastetxean matrikulatuta egoteari uzten badio, ordenagailu eramangarria itzuli beharko du, beste ikasle bati esleitzeko.
Legezko tutoreek agindu honen I. eranskina sinatu behar dute eramangarria jaso aurretik. Sinatzeak ebazpenean ezarritako baldintzak onartzea dakar.
Ordenagailu eramangarria, kargagailua eta garraio-poltsa 4 ikastarotarako mailegatzen dira.
Ikasleak ikastetxez aldatu behar badu, edo Ikastetxeak edo Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzak gailua itzultzeko eskatzen dute.
Gailua garbi eta pertsonalizaziorik gabe itzuliko da: eranskailurik gabe eta Sailetik kanpoko etiketarik gabe.
Ikasle bakoitzak ekipo transferiezin bat izango du esleituta, bere kargagailuarekin eta garraio-poltsarekin. Arretaz zaindu beharko ditu.
Ordenagailuan arazoren bat atzemanez gero, ikastetxeko IKT/Informatika arduradunarekin jarri behar da harremanetan.
Gailua egunero eraman behar da ikastetxera, erabat kargatuta, eskola-egun osoan erabili ahal izateko.
Ikaslearen betebeharra da ekipamendua, kargagailua eta garraio-poltsa garbi edukitzea. Ordenagailuaren etiketak ere errespetatu beharko ditu, eta uneoro ikusgai eduki.
Ikasleak ordenagailua utzi dion ikastetxera joateari utziko badio (ikastetxez aldatzean, hezkuntza-etapa amaitzean, bizilekua aldatzean, etab.), edo ikastetxeak ordenagailu eramangarria itzultzea eskatzen badu, familiak ordenagailu eramangarria ikastetxean entregatuko du, haren jarraibideak betez.
Ordenagailua, kargagailua edo garraio-poltsa gaizki erabiltzeagatik edo behar ez bezala manipulatzeagatik hondatzen badira, bai eta istripuagatik, kolpeengatik, erorikoengatik, zapaltzeagatik, likidoak edo janaria isurtzeagatik ere, ikaslearen familiek konpondu beharko dituzte.
Honako kasu hauetan, familia/tutoreek ordaindu beharko dute zenbatekoa, intzidentziaren datako hondar-baliora iritsi arte:
Gailuari, garraio-poltsari edo kargagailuari egindako kaltea konponezina bada.
Maileguan utzitako elementuren bat galtzen bada.
Ebasketa batengatik galtzen bada.
Lapurreta-kasuak, dagokion salaketaren bidez ikastetxean egiaztatu beharko dira. Salaketarik ez badago, ebasketatzat joko da, eta tutoreek hartu beharko dute galdutako gailuaren birjartzearen ardura.
Aurrekoez bestelako arrazoiengatik zerbait gaizki funtzionatuz gero, ikaslea ikastetxeko Informatika/IKT arduradunarekin harremanetan jarriko da, parte eman eta konponketa bideratzeko. Bitartean ordezko chromebook bat utziko zaio ikasleari, ikastetxean nahiz etxean erabiltzeko.
Ikasleek erabiltzen duten gailua Chromebook-a da, mundu mailan irakaskuntzan erabiltzen den gailu erabilienetakoa da.
Chromebookaren ezaugarriak:
Oso gailu sinpleak dira, interneteko aplikazioekin bakarrik lan egin daiteke, ezin da programarik instalatu, eta horregatik software arazo gutxiago ematen dute.
Hezkuntzara egokitutako, Google aplikazio multzoarekin (Gsuite) lan egiteko gailurik aproposena da, eta guk aplikazio horiek asko erabiltzen ditugu.
Ikastetxeko domeinuan dugun GSuite administrazio-kontsolatik, modu zentralizatuan, kudeatu daitezke Chromebook guztiak.
Chromebooka oso azkar abiarazten da eta itzaltzen da.
Chromebooka abiarazten denean, automatikoki eguneratzen da. Hortaz, Chrome sistema operatiboaren bertsiorik berriena du aldiko, ezer egin behar izan gabe.
Babes sakonen teknologiari jarraiki, malwareen erasoen eta segurtasun-arriskuen aurkako babes-geruzekin osatuta dago Chromebooka. Ez du birusen aurkako software gehigarririk behar.
Fitxategiak hodeian biltegiratzen dira, eta, beraz, ez dago galdutako lanaz kezkatu beharrik.