Kokapena, datuak, helbideak... gero eta informazio gehiago ematen diogu Googleri eta Interneteko beste erraldoi batzuei, telefono eta tableten aplikazio ezberdinen bidez, ia konturatu gabe, eta bakoitzak jakin eta gehiago jakin dezake.
2015eko ekainean, Googlek 'Nire kontua' izeneko atal bat sortu zuen, zeinetan zuri buruz zuen informazioa ikusi ahal zen. Baina oso informazio oinarrizkoa zenez, urtebete geroago "My Activity" edo "Nire jarduerak" sortu zuen, informazio hori zabaltzen duen tresna bat eta kronologikoki, bere zerbitzuen bidez sailkatuta erakusten duena. Tresna berri horri esker, erraldoi teknologikoak zuri buruz dakien guztia ezabatu dezakezu.
Egia esan, gordetzen dituen datuak nabigazioan eta zerbitzuen erabileran laguntzen digute. Komeni al zaigu, adibidez, Google Maps-ek non bizi garen eta non lan egiten dugun jakitea?
Kontuan izan behar dugu, adibidez, app-a horiek erabiltzean, erabilera bakoitzean helbidea sartzea aurreztuko dugula. Eta bilaketak egiterakoan, adibidez, zenbait datu gordetzeak gure nabigazioa bizkortzen laguntzen digula, gomendioei esker.
Baina, beste gauza bat ere kontuan izan behar dugu, pribatutasunarena, Googlek gure datuak erabiltzen bai ditu. Horregatik erabiltzaile askok bere nabigazio eta erabilera datuak Googlek ez gordetzea nahiago du. Bakoitzak bere kabuz erabaki beharko du pribatutasun gehiago izatea edo Google handiaren zerbitzuak erabiltzeko orduan bizkortasuna irabaztea.
Ikastetxeak erabiltzailea sortzerakoan erabiltzaile izena eta posta lektronikoaren helbidearen atala bakarrik betetzen ditu.
Hemen, gure datuak eta historia gordetzeko aukera nola desaktibatu eta orain artekoa nola ezabatu daitekeen azalduko dugu.
1. Lehenik, Googlen saioa hasi eta gero, "Nire kontua/Google-ko kontua" joango gara (goiko eskuinaldeko ikonoan). Hemen Pribatutasun eta Pertsonalizazioan > Kudeatu zure datuak ... atalean sartzuko gara.
2. Aukeratu Egin pribatutasun-egiaztapena > Hasi erabiltzen.
3. Hor zaudela, Pertsonalizatu nola erabiltzen duzun Google atalean, hainbat esparrutan datuen gordetzea desaktibatu eta lehendik gordeta dauden datuak ezaba ditzakezu:
4. Sareko eta aplikazioetako jarduerak atalean
4.1. Googlek ez gordetzeko webean egiten dugun jarduera Sareko eta aplikazioetako jarduerak izenburuaren azpian dagoen (Aktibatuta) atalean sartu, eta botoi urdina ezkerrerantz eramango dugu, grisa bihurtu arte.
4.2. Google iada gordeta duen sareko eta aplikazioetako jarduera ezabatzeko KUDEATU SAREKO ETA APLIKAZIOETAKO JARDUERAK EZARPENA aukeran sartuko gara. Hemen Nire jarduera izeneko atala dugu. Ezkerreko menuan aukeratu Data honetara arteko jarduerak eta hor ezaba ditzakegu data batetik aurrerako jarduerak edo hasieratik (Desde siempre).
4.3. Ezkerreko menuko Google-ko jarduera gehiago atalean, beste honako aukerak ezaba ditzakezu:
5. Kokapen-historia atalean
5.1. Googlek ez gordetzeko gure kokapen-historia, Kokapen-historia izenburuaren azpian dagoen (Aktibatuta) atalean sartu, eta botoi urdina ezkerrerantz eramango dugu, grisa bihurtu arte.
5.2. Google iada gordeta duen kokapen-historia ezabatzeko KUDEATU KOKAPEN-HISTORIA aukeran sartuko gara. Hemen, beheran eskuinean ezarpenetako gurpiltxoan, Pausar historial de ubicación eta Eliminar todo el historial de ubicaciones aukeratu ditzakegu.
6. Gailuen informazioa atalean
6.1. Googlek ez gordetzeko guk erabiltzen ditugun gailuen informazioa, Gailuen informazioa izenburuaren azpian dagoen (Aktibatuta) atalean sartu, eta botoi urdina ezkerrerantz eramango dugu, grisa bihurtu arte.
6.2. Google iada gordeta duen gure gailuen informazioa ezabatzeko, KUDEATU GAILUEN INFORMAZIOA aukeran sartuko gara. Ezkerreko menuan aukeratu Data honetara arteko jarduerak eta hor ezaba ditzakegu data batetik aurrerako informazioa edo hasieratik (Desde siempre).
7. Ahots- eta audio-jarduerak atalean
7.1. Googlek ez gordetzeko guk grabatutako audioak, Ahots- eta audio-jarduerak izenburuaren azpian dagoen (Aktibatuta) atalean sartu, eta botoi urdina ezkerrerantz eramango dugu, grisa bihurtu arte.
7.2. Google iada gordeta dituen audioak ezabatzeko, KUDEATU AHOTS- ETA AUDIO-JARDUERAK aukeran sartuko gara. Ezkerreko menuan aukeratu Data honetara arteko jarduerak eta hor ezaba ditzakegu data batetik aurrerako informazioa edo hasieratik (Desde siempre).
8. YouTube bilaketa-historia atalean
8.1. Googlek ez gordetzeko bilaketa-historia, YouTube bilaketa-historia izenburuaren azpian dagoen (Aktibatuta) atalean sartu, eta botoi urdina ezkerrerantz eramango dugu, grisa bihurtu arte.
8.2. Google iada gordeta duen bilaketa-historia ezabatzeko, KUDEATU YOUTUBE BILAKETA-HISTORIA aukeran sartuko gara. Ezkerreko menuan aukeratu Ezabatu data honetara arteko jarduerak, eta hor ezaba ditzakegu data batetik aurrerako informazioa edo hasieratik (Desde siempre).
9. YouTube erreprodukzio-historia atalean
9.1. Googlek ez gordetzeko erreprodukzio-historia, YouTube erreprodukzio-historia izenburuaren azpian dagoen (Aktibatuta) atalean sartu, eta botoi urdina ezkerrerantz eramango dugu, grisa bihurtu arte.
9.2. Google iada gordeta duen bilaketa-historia ezabatzeko, KUDEATU YOUTUBE-KO ERREPRODUKZIO-HISTORIA aukeran sartuko gara. Ezkerreko menuan aukeratu Ezabatu data honetara arteko jarduerak, eta hor ezaba ditzakegu data batetik aurrerako informazioa edo hasieratik (Desde siempre).
10. Ikusi zuri egokitutako iragarkiak atalean, Ikusten dituzun Google iragarki motak alda ditzakezu interesak, adina edo generoa doituta edo interesetan oinarritutako iragarkiak ez erabiltzea aukeratuta. Hau, behean daukazun KUDEATU IRAGARKIEN EZARPENAK ataletik egin dezakezu.
Dena den, Googlek G Suiteko erabiltzaileei bere zerbitzu nagusietan ez diete iragarkirik eskaintzen.
Edozein atal desgaitzeko edo ezarpenak aldatzeko orduan alerta bat agertuko zaizu, ea hori egitea nahi duzun galdetuz. Lasai asko egin eta eta kitto!