Sare_Hezkuntza

DIGITALIZAZIOA ETA BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Sailak bere Heziberri 2020 plangintzaren barnean, prozesu didaktikoen digitalizazioa eta metodologiaren berrikuntza uztartzeko Sare Hezkuntza proiektua abian jarri zuen 2014-2015 ikasturtean. KOLDO MITXELENA institutua 2015-2016 ikasturtean sartu zen proiektuan.

"Sare_Hezkuntza Gelan" berrikuntza proiektuaren xede nagusiak, honako hauek dira:

        • Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan.

        • Irakasteko eta ikasteko prozesuan, indartzea material eta baliabide digitalen elaborazioa, baita geletan haiek erabiltzea ere. Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza‐sistemaren barruan.

        • Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.

Hezkuntza Saileko informazioa Sare_Hezkuntzaren inguruan :

IKTen erabilpen arduratsuari buruzko baliabideak eta gidak: familientzat, irakasleentzat eta ikasleentzat.