Arratsaldeetako ekintza hauek koordinatzailea izango dute, eta gainera batzorde batean egitasmo osoaren jarraipena egingo da, koordinatzaileak bilduta. Batzorde honetan gurasoak, irakasleak eta zuzendaritza taldeko kide bat gutxienez egongo dira.
Aipatutakoez gain, ikastetxean badaude beste batzuk arratsaldeko jarduera hauetan era batean edo bestean eragin behar dutenak:
Orientatzailea: bereziki egoera larrian dauden ikasleei zuzendutako ekintzak antolatzeko eta jarraitzeko
Bizikidetza arduraduna: egitasmoan bizikidetza helburuak bideratzeko
Normalkuntza arduraduna: esparru honetan euskararen erabilera indartzeko
IKT arduradunak: bere arlo honetan proposamenak bideratzeko.
Proiektuaren konplexutasuna eta garrantzia kontuan izanda, Jarraipen eta Hobekuntza Batzordea sortuko dugu.
Batzordearen osaketa:
Zuzendaritzako kidea
Ikastetxeko irakasle bat (proiektuaren arduraduna)
Ikastetxeko guraso bat
Ikastetxeko ikasle bat
Ikastetxeko beste irakasle bat
Berritzeguneko aholkularia