Proiektu honen garapenean familien adostasuna eta partehartzea ezinbestekoak izango dira eta hasiera hasieratik oso beharrezkotzat jo izan da gurasoen inplikazioa lortzea eskolaz kanpoko jardueren eskaintza erakargarria antolatze aldera.
Irakasteko ez diren jardueretan ikasleen parte-hartzea ahal den eta handiena bultzatu nahi dugu, jakinda, aukerakoa dutela parte-hartze hori eta familien esku geratuko dela euren seme/alabek ikastetxeak antolatutako jardueretan parte hartzea edota denbora hori beste zeregin batzuetan ematea.
Guk geure aldetik familien inplikazioa sustatzeko estrategiak martxan jarriko ditugu, esaterako:
Ikasturte hasierako Guraso Bileran HEDATZE proiektuaren berri eman eta HEDATZE arratsaldeetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu.
Tutore eta norbanako tutoreen bitartez, arratsalde hauetan egon beharko liratekeen ikasleen zerrenda egin eta euren gurasoei eskaintzaren eta premiaren berri eman.
Datozen ikasleekin eta euren familiekin KONPROMISO IDAZKIA sinatu.
Konpromiso honek, ikaslea modu erregularrean ikastetxera etorriko dela bermatuko du.
Ikasleei, guztiei, zuzendutako proposamen hau borondatezkoa izanda, bere betebeharrak betetzen ez dituen ikaslea eta denbora pasan badabil edota arazo sortzaile bada, arratsalde hauetatik kanpo gera liteke.
Ikastetxeak, bestalde, bere eskuan dituen tresna digital guztiak erabiliko ditu arratsalde hauetan landuko dena edo egingo dena publizitatzeko. Honetara, web orrialdea eta gainontzeko komunikazio bideak erabiliko ditugu ikasleei jakinarazteko zer, noiz eta non izango den.
Garrantzitsua izango da familien parte hartzea euren seme/alaben erabakian eta garrantzitsua da ere honelako proiektu integral batean Guraso Elkarteak eskainiko dituen Eskolaz Kanpoko jarduera multzoa.