Klaustrokide bakoitzak bere ordu osagarrietako bat arratsaldez, HEDATZE proiektuari eskainiko dio, behar duten ikasleei Hezkuntza Arreta eskaintzeko, bai modu zuzenean eta baita zeharka ere.
Ordutegi honen barruan, gure kasuan eta orain arte egin izan dugun erara , honako zereginak izango genituzke:
Tutoreek orientatzailearekin astero burutzen dituzten bilerak.
Proiektu desberdinei eskainitako orduak.
Ikasgelako Tutoretza ordua. Tutoretza partekatutako ordua ere bai.
IKT koordinazio ordua.
KH koordinazio ordua.
Ikasketa Burutza eta Orientazio zerbitzuaren arteko koordinazio ordua/ak.
Zuzendaritza Batzordea egiteko bilera ordua.
Mintegi bilerak.
…
Berrantolaketa honetan irakasleen lan-baldintzak errespetatzen dira eta honela ikasleentzat proposaturiko guztia, irakas-jarduerak eta gainontzekoak, irakasleen oniritziarekin egin da. Marko orokor honen barruan, zuzendaritza-taldeak irakasleen dedikazio-araudia aplikatzerakoan formula berriak erabiltzea eta berauek irakasleriarekin adostea aurreikusten du.
Litekeena da irakasle batzuen dedikazioa HEDATZE arratsaldeetan beste batzuena baino handiagoa izatea. Honelako egoera batean zuzendaritza-taldeak ikusiko du irakasle horrekin edota irakasle talde horrekin nola jokatu, beti ere dedikazio-orduetan murrizketarik izan gabe baina ahaleginari zor zaion begirunea azalduz.