Proiektuak markatzen dituen helburu nagusiak hauek dira:
Eskola-denboraren eredu berriak praktikan jarri eta ebaluatu.
Ikastetxeen kalitatea hobetu (bikaintasuna), autonomia gehituz.
Emaitzen hobekuntza sustatu.
Hona hemen HEDATZE proiektu propioarekin lortu nahi genituzke helburuak:
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua hobetu, arratsaldean esparru zabalagoa eta malguagoa lortuz, hezkuntza eskaintza aberastuz eta Eskola Komunitate osoko partaidetza bultzatuz.
Ikas-baliabide batzuk ikasleen eskura jartzea
Gaitasunak lantzea
Eskola-emaitzak hobetzea
Ikasleen autonomia garatzea
Ikastetxeen ekitatea hobetzen laguntzea
Euskararen erabilera eta Euskal Kultura bultzatu.
Bizikidetza positiboaren ekintzak bideratzea
Eskola orduetako jarduna osatu ikasleei giro desberdin, lasaiago eta malguago batean gustuko dutena egiteko aukera emanez, egokiago izan dezakeen unean.
Adiskidetasuna eta lankidetza bultzatu ikasleen artean, gustu bereko ekintzetan elkarrekin arituko baitira.
Familien eta ikasleen interesei erantzungo dioten ekintzak eskaini.
Kirola eta Ekintza Osagarriak era lasaiagoan landu, eta ikastetxe osoaren dinamikan hobeto uztartZEA
Koordinazioa eta komunikazioa indartzea hezkuntza komunitate barnean.