Saioak antolatu arren, ikasle bakoitzak bere HEDATZE ordutegia antola dezake eskaintzen zaizkion saioetan parte hartu ala ez erabakiz, honetarako, behar izanez gero, arloetako irakasleen eta orientatzailearen aholkua izango du.
Saioetan parte hartu ez arren, edozein ikaslek Institutuak eskaintzen dizkion gela eta hornikuntzak erabili ahal izango ditu, bere lanak bukatzeko edota bere autoikaskuntzarako.
Bai programatzen diren saioetan eta baita eskura jartzen diren geletan beti irakasle edo arduradunen bat izango da.