Sei multzoko ekintzak izango dira, eta honela banatu daiteke ardura:
Irakasle klaustroak izango du antolaketaren ardura, baina BASTOBI Guraso Elkarteak ere hainbat jarduera bideratu ditzake esparru honetan.
BASTOBI Guraso Elkarteak izango du antolaketaren ardura, baina irakasle klaustroak ere hainbat jarduera eragin izan ditzake esparru honetan. Bereziki Gorputz Hezkuntza mintegiak eta Kirol arloko Heziketa Zikloen irakasleek eragin ahal izango dute honetan.
BASTOBI Guraso Elkarteak izango du antolaketaren ardura, baina irakasle klaustroak ere hainbat jarduera bidera ditzake esparru honetan.
Atal honetan, aurreikusten dugu asteazken arratsalde batzuk erabiltzea honetarako:
o Egiten ditugun ikasleriaren aurrebaluazio eta ebaluazio saioak modu pausatu eta sakonago batean egiteko.
o Ikasgelako eta ikasmailako bilerak bultzatzeko. Ikasgelako eta ikasmailako irakasleen bilguneari garrantzi gehiago eman nahi diogu ikasleen ezagutzan eta modu honetara bere laguntzan erreminta gehiago izan ditzagun.
o Premiarik balego eta izango dela aurreikusten dugu, MINTEGIAK berriro elkartzeko, asteroko bigarren ordua izateko alegia, gune egokia izan daiteke. Premia ikuspegi honetatik ikusten dugu: ikasleriari eskaini behar zaiona nolabait PROGRAMATU beharra dago eta honek mintegi bakoitzaren orain arteko funtzioa zabaltzea eta aberastea dakar.
Guraso Elkartearekin koordinazio bilerak:
Estrategiak adosteko ikasleei begira:
Helburuak eta prozedurak HEDATZE ikas-irakas jardueretan
Eskolaz kanpoko ekintzen antolaketan: kirol eta kultur ekintzak
Gure Hezkuntza oinarri nagusiak jarraituz, irizpideak adostu: BIZIKIDETZA eta EUSKARAREN NORMALKUNTZA ARLOETAN
Asteko ordutegiaren antolaketa praktikoa
Gurasoekin elkartzeko guneak ere izango dira gure HEDATZE arratsaldeak.
Nahiz eta orain arte ere egiten genuen, arratsaldeak izanik gurasoekin egoteko une aproposagoak, berauek hobeto aprobetxatzen saiatuko gara. Honek ez du kentzen goizetan ere eurekin elkartzea, eurentzat une egokiagoa baldin bada.