HEDATZE proiektua ez da zerotik hasi, baizik eta HAUSPOA proiektutik abiatu da.
Koldo Mitxelena institutuko HAUSPOA proiektua 2013.urtean hasi zen eta bere ardurapean honako jarduera hauek eskintzen zituen:
Kirol-ekintzak: BASTOBI gurasoen elkartea zein irakasle klaustroa antolaketaren arduradunak ziren.
Kultur-jarduerak: BASTOBI gurasoen elkartea zein irakasle klaustroa antolaketaren arduradunak ziren.
Ikas/irakas-ekintzak: irakasle klaustroa zein BASTOBI gurasoen elkartea antolaketaren arduradunak ziren.
Bidelaguna: ikasle-ohiak antolaketaren arduradunak ziren.
Batxilergoko laguntza: batxilergoko ikasleak antolaketaren arduradunak ziren.
Liburutegiko ikasketa ordu lagunduak: irakasle klaustroa antolaketaren arduraduna zen.
2020.urtean, COVID-19 zela eta, HAUSPOA proiektuaren garapena eten zen baina 2021.urtean proiektua errekuperatu zen, eskainitako jarduerak murriztuta:
Kirol-ekintzak: BASTOBI gurasoen elkartea zein irakasle klaustroa antolaketaren arduradunak ziren.
Ikas/irakas-ekintzak: irakasle klaustroa zein BASTOBI gurasoen elkartea antolaketaren arduradunak ziren.
Bidelaguna: ikasle-ohiak antolaketaren arduradunak ziren.
Batxilergoko laguntza: batxilergoko ikasleak antolaketaren arduradunak ziren.
Liburutegiko ikasketa ordu lagunduak: irakasle klaustroa antolaketaren arduraduna zen.
2022.urtean, COVID-19 gainditurik, HAUSPOA proiektutik abiatuta HEDATZE proiektua garatu dugu, jarduera batzuk mantenduz eta hainbat aldaketa sartuz:
Kirol-ekintzak: BASTOBI gurasoen elkartea zein irakasle klaustroa antolaketaren arduradunak dira.
Kultur-jarduerak: BASTOBI gurasoen elkartea zein irakasle klaustroa antolaketaren arduradunak dira.
Ikas/irakas-ekintzak: irakasle klaustroa zein BASTOBI gurasoen elkartea antolaketaren arduradunak ziren.
Bidelaguna: ikasle-ohiak antolaketaren arduradunak dira.
Batxilergoko laguntza: batxilergoko ikasleak antolaketaren arduradunak dira.
Liburutegiko ikasketa ordu lagunduak: irakasle klaustroa antolaketaren arduraduna da.
Aurreko ikasturteko gainditugabeen kudeaketa: irakasle klaustroa antolaketaren arduraduna da.
Aurtengo gainditugabeen errefortzua: irakasle klaustroa antolaketaren arduraduna da.
Tailerrak: irakasle klaustroa zein BASTOBI gurasoen elkartea antolaketaren arduradunak dira.
2023-2024.ikasturtean Hedatze programarekin jarraituko dugu, jarduerak mantenduz eta ikastetxearen eta ikasleen beharretara gure eskaintza egokituz.
2024.urtean HEDATZE proiektua berriztu egin da. Horretarako, HEDATZE proiektuaren jarraipena egiteko, ikastetxeko klaustroak eta Eskola Kontseiluak proiektuaren jarraipena onartu dute. Hedatze proiektua 2024-26 urteetarako berritzen da. Ikastetxeak konpromisoa hartzen du 2024-2025 ikasturterako prestakuntza-planean sartzeko bere irakasle guztiek Hezkuntza Sailak irakurtzeko gaitasuna garatzeari buruz antolatutako prestakuntzan parte hartzeko ikastetxeko irakurketa-estrategia planifikatze eta inplementatze aldera.
Hedatzen plangintzari dagokionez, aurreikusten ditugu jarduera batzuk mantentzea eta hainbat aldaketa sartzea:
Kirol-ekintzak: BASTOBI gurasoen elkartea zein irakasle klaustroa antolaketaren arduradunak dira.
Kultur-jarduerak: BASTOBI gurasoen elkartea zein irakasle klaustroa antolaketaren arduradunak dira.
Ikas/irakas-ekintzak: irakasle klaustroa zein BASTOBI gurasoen elkartea antolaketaren arduradunak ziren.
Bidelaguna: ikasle-ohiak antolaketaren arduradunak dira.
Batxilergoko laguntza: batxilergoko ikasleak irakasleekin batera gelan sartuko dira.
Aurreko ikasturteko gainditugabeen kudeaketa: irakasle klaustroa antolaketaren arduraduna da.
Aurtengo gainditugabeen errefortzua: irakasle klaustroa antolaketaren arduraduna da eta batxilergoko laguntza izango du.
Tailerrak: irakasle klaustroa zein BASTOBI gurasoen elkartea antolaketaren arduradunak dira.honen harira, honako ekimenak:
Familiekin irakurle kluba feminista
Bidelaguna: eguneroko irakurketa
Irakurketa errazako kluba. (Eusle ikasleak ere parte hartzeko gonbitea)
2025-2026.ikasturtean Hedatze programarekin jarraituko dugu, jarduerak mantenduz eta ikastetxearen eta ikasleen beharretara gure eskaintza egokituz. Deialdi berria ateratzen denean aztertu eta erabakia hartu beharko dugu.