Ezkorizko idoia
Nafarroako lurraldea, bere erdialdetik, iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen abelbidea da Aezkoa eta Milagro artekoa; 135 kilometroko luzera du eta bat egiten du, gainera, ekialdetik mendebaldera doazen artzain-ibilbideekin.
Aipagarria da ibilbidea, besteak beste, Ezkorizko putzuaren ingurutik igarotzen dela Aranguren ibarrean. Ekologikoki garrantzi handia du putzu horrek, eta baita estrategikoki ere, ur-hegazti migratzaileek atseden- eta bazka-leku gisa erabiltzen baitute zenbaitetan.