Ileapaintzaileak izan gara gelan.
Ilean xaboia eman dugu, garbitu dugu, krema desberdinak erabili ditugu, ilean koletak eta orrazkera desberdinak egin ditugu. Material anitz eta desberdinekin aritu gara poz-pozik.
Lagunak orrazten gozatu dugu, baina geure burua zaintzea ere asko gustatzen zaigu.