ABENDUAK 3. EUSKARAREN EGUNA
Abenduaren 5ean "Ezer ez" antzezlana ikusi genuen eta izugarri disfrutatu genuen.
novisi
Tete eta Situ gure eskolara etorri ziren Djembea jotzera eta guri nola jotzen den erakustera. Asko gozatu genuen.
INAUTERIAK
Bihurriak eta oso txikiak dira, beti galtza gorriekin jantzita doaz.
Orratz-hontzietan bizi dira eta beti gizakiak laguntzeko prest daude.
GORA GALTZAGORRIAK!
EUSKARALDIA 2025
Maiatzaren 15etik-25era eskolan Euskaraldiarekin bat egin dugu Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Bi urtekoek antolatutako hainbat ekintzetan parte hartu dugu: txapen tailerra, liburu markagailua, euskal dantzak eta talo tailerra besteak beste.
Zein goxo egon ziren guk prestatutako taloak!!!
TXANGOA
Maiatzaren 29an Haur Hezkuntzako umeak Gorlizera joan ginen eguna pasatzera. Izugarri disfrutatu genuen hondartzan harearekin jolasten eta uretan plisti-plastan. Ondoren, parke batera joan ginen bazkaltzera indarrak berreskuratzeko. Oso egun polita izan zen!
UR FESTA
Uda heltzear dago eta beroari aurre egiteko ur festa ospatzea erabaki dugu haur hezkuntzan...Ederki pasatu genuen!
IKASTURTE BUKAERAKO JAIA
Ekainaren 19an kurtso bukaerako jaia ospatu genuen eskola osoan. Hainbat ekintza antolatu ziren. Gure gustokoenak puzgarria, perkutsio tailerra eta gune artistikoa izan ziren. Hamaiketako berezia ere izan genuen: ogia eta txokolatea, mmmm! Primeran pasatu genuen!!