Maiatzak 30a den honetan, Portugaletera etorri gara. Bertan hurrengokoa egin dugu:
Baserritarren merkatua ikusi.
Itsasadarretik paseatu Kanilako jolastokiraino.
Kanilako Jolastokian dagoen estalitako parkean jolastu eta hamaiketakoa jan.
San Nicolas Arraun Taldearen egoitzan egon gara. Bertan traineruak ikusi ditugu, eta baita igo ere. Ondoren, gimnasioa ikusi eta makina batzuk probatu ditugu.
Rialia Industria Museora joan gara. Bideo bat eta maketa batzuk ikusi ditugu, burdina nola egiten zen ikusi, bazkaria jan...
Nerbioi ibaia gurutzatu dugu bi aldiz. Getxo aldera joateko, bertako "bote" batera igo gara guztiok. Eta bueltatzeko, Bizkaiko Zubiko transbordadorea hartu dugu.