3. hiruhilabete honetan landuko dugun proiektuetako bat izango da hau. Izan ere, kultura ezberdinetako ikasleak ditugula kontutan izanik, herrialde, kultura eta tradizio ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea da.
Lehenik eta behin, MUNDUKO MAPA ezagutu dugu: lurra eta ozeanoak bereiztu, kontinente bakoitzaren izena eta kokapena, etab.
Ondoren, haur bakoitzaren familia nondik etorria den ikusi eta mapan kokatu dugu (aurpegien argazkiak).
Herrialde bakoitzaren inguruan hainbat gauza landu ditugu: izena, kokapena mapan; janari, dantza eta musika tradizionalak, leku interesgarriak...
Hanane eta Halima (gurasoak) etorri dira Marokoko bi jaki prestatzera: Tea eta Meloui. Goizean zehar hauek zer diren eta nola prestatzen diren ikasi dugu. ETA NOLA EZ, DASTATU ERE!! 😋
Krystrall eta Jarricson (gurasoak) etorri dira Venezuela ezagutaraztera. Nola agurtzen duten ikasi dugu, tokien izenak eta bandera nolakoa den ezagutu dugu, dantzatu, tekeñoak probatu eta jolastailu (trompon eta perinola) batzuekin jolastu dugu, abesti bat entzun (Alma llanera).
Perinola-rekin jolasten.
Trompon-arekin jolasten.