Badakigu zein garrantzitsua den egokitzealdia haur-hezkuntzan. Denok gogoratzen ditugu haur gisa eskolan izan genituen lehen esperientziak, eta espazio berri batean inoiz ikusi ez ditugun ikaskide eta irakasleekin topo egiteak dakarren zailtasun maila, horetaz gain jarduera eta errutina berriak barneratzea. Izan ere, familiek eskolan jartzen duzuen konfidantza goraipagarria eta ezinbestekoa da epe horretan.
Egokitzapen aldi honetan gauza desberdinak egin ditugu, lagun berriak ezagutu jolastu, margoztu eta batez ere ondo pasatu.