Ia bi hilabete eta gero martxa hartu dugu, oso pozik gaude eskolan, jolasten, abesten, gauza berriak ikasten, urtebetetzeak ospatzen, euskaraz hitz egiten...
Depués de casi dos meses hemos cogido la marcha y estamos muy contentos en la eskola, jugando, cantando, aprendiendo cosas nuevas, celebrando cumpleaños, hablando en euskara...
Gelan jolasten, marrazten, plastilinarekin.... eta denbora izan dugu gau beltzarako sorgin bat egiteko..
Psikogelan disfrutatzen..
Urtebetetzeak ospatzen.....
Aurreko egunean, musika gelan egon ginen eta primeran pasatu genuen!
EUSKARAZ BIZI!!
Aho bizi gara eta euskaraz egiten jarraitzen badugu botila betetzea lortuko dugu. Gero eta euskara gehiago egin gero eta ur gehiago botako diogu! bete arte, orduan barruan dagoen sorpresa jasoko dugu!!
Gure botila betetzen jarraitzen dugu eta EUSKARALDIAri hasiera emateko gure ¨aho bizi¨txapak margoztu ditugu.
Zenbat gustatzen zaigun abesti hau abestea eta dantzatzea!!
Ostiralean ipuin kontalari bat etorri zen eta adi adi egon ginen ipuina entzuten.
Gero margotzen, mozten eta paper zatitxoak itsazten, egon ginen.
EUSKARA EGUNA OSPATZEN!!
Ostiralean euskaraldiari bukaera eman genion euskara eguna ospatzen.
Hasteko dantzatzen egon ginen eta gero, nagusiak dantzatzen egon ginen formal formal.
Gelan gure irulegiko eskuak margoten egon ginen eta hamaiketako goxo goxoa jaten.
Bukatu eta pailazioak ikusten egon ginen!!
Eta eguna bukatzeko pailazoek emandako puxikekin jolasten egon ginen eta gure eskuak muralan itsatsi genituen!! Zein egun polita!!