Desarrollo

Bi egunetan zehar ibili ginen bi ikaslerekin(Christian eta Yaiza) lanean; hasieran triptikoa nola banatu, zer ipini alde bakoitzean eta zenbat testu jarri euskaraz, gaztelaniaz eta non. Horri buruz konturatu ginen Sansomendi auzo erdalduna denez, triptikoa irekitzean euskaraz jarriko bagenu, jendeak ez lukeela irakurriko eta zakarrontzira botako lukeela. Beraz, hasierakoa gaztelaniaz jartzea erabaki genuen eta beste aldean euskaraz informazio berarekin. Eskertzekoa da berriz ere bi ikasle hauen laguntza eta prestakuntza.