TOMSK

GURE KIROLARIEN ESPERIENTZIA HANDIA HEGATS BIDEZKO IGERIKETAKO MUNDUKO TXAPELKETAN

2017-08-23 - Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioa

Abuztuaren 1etik 6ra bitartean, Claudia Oroz Izu, Elba Cantero Zabalza, Natalia Carmen Resa Soret eta Oier Irisarri Rodríguez igerilariek, David Ros Aranda entrenatzailearekin batera, Errusiako Tomsk hirian Igeriketako 15. Munduko Junior Txapelketan parte hartu dute. 

Bidaia gorabeheratsu baten eta Moskutik Tomskera eraman behar zituen hegaldian 24 orduko atzerapenaren ondoren (horrek txapelketako igerilekura egokitzeko saioak egitea eragotzi zuen), konbinatu nazionaleko kideek gainerako 24 selekzioekin batera parte hartu zuten inaugurazio-ekitaldian. 

Lehen parte-hartze hori talde nazionalaren parte izan da, eta esperientzia aberasgarria izan da gure kirolarientzat, bai kirol-arloan, bai arlo pertsonalean. Munduko igerilari onenekin batera lehiatu ahal izatea sari eta pizgarri handia izan da datorren denboraldiari aurre egiteko. Bertan, 2018ko uztailaren 28tik abuztuaren 4ra Istanbulen (Turkia) jokatuko den Europako Junior Txapelketan parte hartzeko borrokan aritu beharko dute.

Emaitzei dagokienez, Oier Irisarrik emaitza hauek lortu zituen: 

Oier Irisarri (San Juan A.D.):