Eukene

BIOGRAFIA:

Eukene Sagüés Iruñean jaio zen 1994an. Gaur egun, 26 urte ditu. Sanduzelai ikastetxean ikasi zuen, eta gero Biurdana institutuan. Ballet dantzari profesionala da. 2013an, Nafarroako Gobernuaren Dantza Eskolan hasi zen lanean, eta bekadun izan zen. 

Geroago, Frantziako akademia batera joan zen. 8 urte daramatza hor, Frantzian. Gaur egun, "Royal Danish Ballet" dantza konpainiako kide da, Kopenhagen, Danimarkan. 15 urterekin Toulouse-ra joan zen dantzatzera. Gainera, VM eskolan ikastaro profesional bat eman zioten. 

Hain gaztea izan arren, sari artistiko eta aipagarri bat lortu du Nazioarteko Dantza Klasikoaren Lehiaketan, "Pariseko Le Chausson d 'Or" izenekoa. Toulouseko "je Monte sur Scène" lehiaketan zilarrezko domina bat eta sari artistiko bat irabazi ditu. 20 dantzari. Gainera, zilarrezko domina irabazi zuen Biarritzeko Nazioarteko Dantza Klasikoaren Lehiaketan, 2012an, eta brontzezko domina bat lehiaketa horretan bertan, 2009an. Egileak: Aroa Huarte, Naiara Gorriz, Ismael Ly eta Eneko Martinez.