2023ko martxoko berriak (154. buletina)
EGA
2023ko deialdia (BAKARRA)
EUSKARA ATALA - EIBZ
Arnegi-Luzaideko Eskolan 2020-2021 ikasturtean ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna ebaluatzeko irakasleek sortu eta gelaratu dituzten sekuentzia didaktikoak (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez).
Altsasuko BHIn 2020-2021 ikasturtean sortutako ahozko sekuentzia didaktiko bat (DBHko 1. mailakoa), ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna talde kooperatiboetan nola landu den jasotzen duena.
Ikasturte berrirako kamishibai berriak!
EIBZko liburutegian kamishibai berriak ditugu mailegurako prest.
Blogaren edukia, egitura eta itxura berritu ditugu. Ikasleen hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko mailaz mailako ibilbideak proposatu ditugu.
"Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza A ereduan (POI)" ikastarorako Unitate Didaktiko Integratu (UDI) bat sortu dugu. "Maitasuna zailegia al da?" izenburua du eta A ereduko DBHko 4. mailako Euskal Hizkuntza eta literatura irakasgairako egina dago.
Zubiarte euskaltegia
Administrazioa
Hor barna...
Euskaltzaindiaren Mintzola egitasmoa
Egitasmoaren lan eremua euskaraz egiten den ahozko jarduna da, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera. Eremu horretan, ikerketa sustatzeko asmoz hiru deialdi argitaratu ditu Euskaltzaindiak:
1. Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko gradu amaierako lanak saritzeko.
2. Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko ikerketa-lanak eta master-amaierako lanak saritzeko.
3. Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertzeko ikerketa-lanak eta master-amaierako lanak saritzeko (deialdi hau Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin batera argitaratu dugu).
Azaroaren 18ra bitarteko epea izango da proiektuak aurkezteko eta ikerketak 2023ko ekainaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.
Euskara Atala
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua
Sto. Domingo aldapa, 8
31001 Iruñea
Tel.: 848426593
Faxa: 848426052
EIBZ
Zubiarte, 13
31620 Uharte
Tel.: 848431018
Faxa: 848431022
Zubiarte euskaltegia
Zubiarte, 13
31620 Uharte
Tel.: 848431010
Faxa: 848431022