102. buletina - 2017/12/01

EGA: Q-ALTE europar titulua

2017ko 2. deialdia

Ahozko Proba: behin betiko kalifikazioak, abenduaren 12an.

Azterketak ikustea eskatzeko epea: abenduaren 14a eta 15a.

Azterketak ikusteko saioak: abenduaren 19a eta 20a.

EUSKARA ATALA - EIBZ

EIBZko 2017-18ko 2. lauhileko ikastaroak

Izena emateko epea: azaroaren 30etik abenduaren 19ra.

Ikastetxean euskara sustatzeko ondorengo programek jarraipena izanen dute 2018 urte osoan zehar. Deialdiak urte hasieran eginen dira.

Irakasleendako laguntzak euskara ikasteko eta/edo hobetzeko deialdia 2018an argitaratuko da.

Zubiarte euskaltegia

EIBZren zerbitzuak

“Maleta ibiltariak” zerbitzu berria EIBZn | EIBZko liburutegia

Iruñerritik kanpo dauden ikastetxeei (hauek izango baitute lehentasuna) aukera emango zaie 1-2 maleta ibiltari ikastetxean bertan jasotzeko EIBZra, Uhartera, etorri behar izan gabe. Zerbitzua doakoa da eta Correos Express garraio-enpresaren bitartez egingo da; haiek arduratuko dira maletak ikastetxera eramaten eta, mailegu-epea pasatakoan, maletak ikastetxean jasotzen eta EIBZra ekartzen.

Mailegu epea betikoa izango da: hilabete.

Kamishibai berriak EIBZn | EIBZko liburutegia

Kamishibai proiektuaren blogetik deskargatuta, 23 ipuin berri ditugu, eta bakoitzetik bina ale, EIBZn mailegatzeko prest. Ipuin hauek Carmen Aldama irakaslearen gidaritzapean hainbat urtetan egindako tailerretan sortu dira. Batzuk euskaraz eta gaztelaniaz daude; beste batzuk, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Hemendik aurrera, eta Iruñerritik kanpoko ikastetxeentzako batik bat, doako garraio-zerbitzua eskainiko dugu. Beraz, anima zaitezte eta maileguan eska itzazue!

Kontsulta zerbitzua

EIBZk irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da.

Administrazioa

Belaunaldi berrien aukera

Euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko webgunea

Sustatzaileak: Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuak

Euskararen Nazioarteko Eguna

  • Familiarendako antzerki musikaduna: “Ane eta ohe hegalaria” .
  • Euskara sarera”, gazteendako kultura digitaleko laborategia, goiz guztian Iruñeko Baluartean, 09:00etatik 14:00etara.

Hor barna...

"Beitu!"

Nerabeentzako hedabide digitala.


Euskaraldia

11 egun euskaraz: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Sustatzaileak

Mikro-ipuin lehiaketa

Irakasleak edo arduradunak talde bakoitzaren lanak bildu eta 2017ko abenduaren 22a bitarte Euskokultur Fundazioari helaraziko dizkio. Ikusi xehetasunak arauetan.

Sorgina Txirulina

Euskara ikasi seme-alaben laguntzarekin

Blogetan blog izarren bila

Euskal blogari onenaren bila, 12 finalista

Antolatzailea: Azkue Fundazioa, Argia aldizkariaren laguntzarekin

Jira Bueltan: betiko 50 kanta eta jolas

0-12 urte bitarteko umeekin egiteko moduko kanta-jolasak

Durangoko azokan egongo da salgai, Badihardugu-ahotsak.eus stand-ean. Abenduaren 8an, aurkezpena Saguganbara aretoan.

R.Mª Azkue literatura sariak 2017

Antolatzaileak: Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindia

Lanak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 22an amaituko da.

Euskara Atala

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua

Sto. Domingo aldapa, 8

31001 Iruñea

Tel.: 848426613

Faxa: 848426052

EIBZ

Zubiarte, 13

31620 Uharte

Tel.: 948361093

Faxa: 948361092

Zubiarte euskaltegia

Zubiarte, 13

31620 Uharte

Tel.: 848431010

Faxa: 948361092

Buletinerako harpidetza egin nahi baduzue, mezua bidali helbide honetara: euskaraatala@navarra.es

twitter.com/eibz