101. buletina - 2017/11/06

EGA: Q-ALTE europar titulua

Proba Idatzia: behin betiko kalifikazioak, azaroaren 15ean. Emaitzak Educa plataformaren bidez ikusi ahal dira.

Ahozko Proba: azaroaren 17an.

EUSKARA ATALA - EIBZ

Euskaraz bizitzeko egonaldiak 2017 (hizkuntza-murgiltze programa)

Ikastetxean euskara sustatzeko programak: Liburuak gozagarri, Solaskide eta Bertsolaritza 2017

Liburuak gozagarri 2017 programan parte hartu duten irakasleentzako prestakuntza saioak

  • Nola sustatu literatur sormena ikasgelan (DBHko irakasleentzat). Izen-ematea.
  • Idazketa sortzailea gelan (LH5 eta LH6ko irakasleentzat). Izen-ematea.
  • Ipuinak kontatzeko oinarrizko estrategiak, liburuak lagun (HH, LH1 eta LH2ko irakasleentzat) . Izen-ematea.

Izena emateko epea: azaroaren 6tik 16ra bitarte. Informazio zehatza ikastetxeetara bidaliko da.

Zubiarte euskaltegia

EIBZren zerbitzuak

Iruñerritik kanpo dauden ikastetxeei (hauek izango baitute lehentasuna) aukera emango zaie 1-2 maleta ibiltari ikastetxean bertan jasotzeko EIBZra, Uhartera, etorri behar izan gabe. Zerbitzua doakoa da eta Correos Express garraio-enpresaren bitartez egingo da; haiek arduratuko dira maletak ikastetxera eramaten eta, mailegu-epea pasatakoan, maletak ikastetxean jasotzen eta EIBZra ekartzen.

Mailegu epea betikoa izango da: hilabete.

Kamishibai berriak EIBZn | EIBZko liburutegia

Kamishibai proiektuaren blogetik deskargatuta, 23 ipuin berri ditugu, eta bakoitzetik bina ale, EIBZn mailegatzeko prest. Ipuin hauek Carmen Aldama irakaslearen gidaritzapean hainbat urtetan egindako tailerretan sortu dira. Batzuk euskaraz eta gaztelaniaz daude; beste batzuk, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Hemendik aurrera, eta Iruñerritik kanpoko ikastetxeentzako batik bat, doako garraio-zerbitzua eskainiko dugu. Beraz, anima zaitezte eta maileguan eska itzazue!

EIBZk irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da.

Administrazioa

2017ko Bertsoaroa

Azaroaren 9an abiatuko da zortzi emanaldirekin.

Antolatzaileak: Iruñeko Udala eta Bertsozale Elkartea.

Zer berri! euskararen sustapenerako udal-arteko aldizkaria

127. zenbakia: Joaquin Maya Musika Eskolan putz eta putz.


Unitate didaktikoekin. Adibidea: Koko 1

Tinko Elkartearen eskutik eta Hezkuntza Departamentuaren laguntzaz.

Hor barna...

Jakindun euskaraz eta doakoa den lehenengo hezkuntza plataforma da; ikasleen eskura euskarazko bideoak jartzen ditu, azalpen errezekin, hobeto ulertzeko zailak egiten zaizkien (zaizkigun) ikasgaiak.

"Aulki-jokoa" telebista saio berria ETB1en

Astelehenero eskainiko da 22:30etik aurrera. Bertsolari Txapelketa Nagusitik abiatuta, txapelketa ez ezik bertsolaritzaren gakoak ere ezagutuko ditugu.

Antolatzailea: Karrikiri Elkartea


Euskara Atala

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua

Sto. Domingo aldapa, 8

31001 Iruñea

Tel.: 848426613

Faxa: 848426052

EIBZ

Zubiarte, 13

31620 Uharte

Tel.: 948361093

Faxa: 948361092

Zubiarte euskaltegia

Zubiarte, 13

31620 Uharte

Tel.: 848431010

Faxa: 948361092

Buletinerako harpidetza egin nahi baduzue, mezua bidali helbide honetara: euskaraatala@navarra.es

twitter.com/eibz