126. buletina - 2020/05/05

EGA

2020ko deialdia (BAKARRA)

Ebazpena

COVID-19ak eragindako alarma egoera (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua)


OHAR GARRANTZITSUA


  • Ahozko Proba: bertan behera gelditu da aurreikusitako datan, maiatzaren 15ean, egitea,

EGOERAK AHALBIDETZEN DUENEAN JAKINARAZIKO DA DATA BERRIA (OHARRA).

EUSKARA ATALA - EIBZ

PRESTAKUNTZA - 2019-2020 IKASTURTEKO 2. LAUHILEKOA

Onartuen zerrenda

COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, saioa ez da aurrez aurre egin ahalko. Onartuen zerrendan Ikus dezakezu nola eta noiz eginen den.

HEZKUNTZA PROGRAMAK COVID-19 EGOERAN (martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-Dekretua)

Bertan behera gelditu dira:

  • Bertsolaritza irakaskuntzan

  • Musikariak ikastetxeetan

  • Solaskide

  • Liburuak gozagarri

EUSKARA SUSTATZEKO JARDUERAK COVID-19 EGOERAN (martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-Dekretua)

Bertan behera gelditu dira:

  • Euskaraz bizitzeko egonaldiak

Webgunearen itxura eta antolaketa berritu ditugu. Ikusiko duzuen bezala, edukiak hiru multzo handitan antolatuak daude: Baliabideak, Prestakuntza eta Maileguak eta kontsultak.

Blogaren itxura eta antolaketa berritu ditugu.

Zubiarte euskaltegia

ZUBIARTE EUSKALTEGIAn ere bertan behera geratu dira aurrez aurreko klaseak martxoaren 16tik aurrera COVID-19arengatik


2019-20 ikasturteko ikasle ofizialentzat dira, eta aukerakoak (barne-prozedura)

Ez ohiko egoera dela eta, hurrengo informazioa baliagarria izanen da proba egin nahi dela jakinarazteko eta akreditazio proben datak finkatzeko, COVID-19aren aurkako prebentzio neurriek eta Hezkuntza Departamentuak hartzen dituen irizpideek ahalbidetzen badute.

Proban parte hartu ahal izateko jakinarazpena noiz egin: maiatzaren 12tik 19ra.

Ahozko proban ordutegia aukeratzeko epea: maiatzaren 22tik maiatzaren 27ra. Informazio guztia Moodlen dago. Oso garrantzitsua da deialdia eta ebaluazioari buruzko informazioa irakurtzea.

Ekaineko edota iraileko proba egin nahi izanez gero, ezinbestekoa da maiatzean izena ematea. A1 eta A2ko ikasleek aukera bakarra dute, ekainean. B1 eta B2koek, berriz, bi deialdi izanen dituzte, ekainean eta irailean. Moodlen, ekaineko probari buruzko informazioa jarrita dago. Irailekoa (B1 eta B2koentzat) ekainaren bukaeran argitaratuko da.

Proben balizko egutegia

Ikusi, mesedez, web orrian eta Moodlen dagoen informazioa.

https://euskaltegi.educacion.navarra.es/web1/ebaluazioa/ (euskaraz)

https://euskaltegi.educacion.navarra.es/web1/es/ (gaztelaniaz)

Zalantzak posta bidez argituko dira: d1313610@educacion.navarra.es



  • 2020-21 ikasturterako matrikula: ekainaren 1etik 19ra. Epea alda liteke (ikusi OHARRA)

MATRIKULA ON LINE EGINGO DA. IKUSI INFORMAZIO OSOA WEB ORRIAN

EIBZren zerbitzuak

Literatur solasaldi dialogikorako hiru maleta berri prestatu dira LHko 1., 2. eta 3. ziloetarako. Maleta bakoitzak liburu baten 26 ale ditu. Hauek dira liburuak:

  • LHko 1. ziklorako: Konkinstatzaileak, D. Mckee

  • LHko 2. ziklorako: Txan fantasma, M. Landa

  • LHko 3. ziklorako: Robinson Crusoe, D. Defoe

Mailegu epea betikoa izango da: hilabete.

Kamishibaiak EIBZn | EIBZko liburutegia

Iruñerritik kanpoko ikastetxeentzako batik bat, doako garraio-zerbitzua eskaintzen dugu. Beraz, anima zaitezte eta maileguan eska itzazue!

EIBZk irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da.

Administrazioa

2020/03/25. AURREMATRIKULA ETA MATRIKULA GUZTIEN GAINEKO OHARRA

Martxoaren 15eko 27/2020 Foru Aginduak bere hirugarren puntuan ezartzen duen bezala:

Aurrez izena emateko eta matrikulatzeko epe guztiak etetea.

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, eten egiten dira Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe, ziklo, gradu, ikastaro eta irakaskuntza-maila guztietako ikasleen aurreinskripzio- eta matrikulazio-epe guztiak.

3 urteko ikasleena izan ezik, gainerako mailetarako matrikulazioa: ekainaren 22tik 25era (14:00ak arte).

Eskolak on line, Covid 19ak eragindako egoera berria dela-eta.

Hor barna...

Filmak euskaraz DOHAINIK Nafarroako ikasleentzat, Tinko Elkartearen eskutik

Etxepare saria 2020

Haurrei zuzendutako obra ilustratuak aurkezteko epea luzatu da: azken eguna, maiatzaren 22a.

Oinarriak

Udalekuak

Euskaraz blai, 8-14 urte bitartekoentzat (izena emateko LOTURA)

Udaleku ibiltaria, 14-17 bitartekoentzat (izena emateko LOTURA)


HIK HASI

Miren Basaras, EHUko mikrobiologia irakasleari elkarrizketa

“Orain irteera nola egin pentsatu behar da, neurriak aztertu behar dira, baliabideak jarri eta pedagogia egin beharko da, ezingo baitugu lehengo bizitzarekin eta ohiturekin jarraitu”

Ezohiko egoera aintzat hartuta, ekainaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira ikerlan proposamenak.

EKE.eus (Euskal Kultur Erakundea)

Baliabideak

Buletinerako harpidetza egin nahi baduzue, mezua bidali helbide honetara: euskaraatala@navarra.es

twitter.com/eibz

Euskara Atala

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua

Sto. Domingo aldapa, 8

31001 Iruñea

Tel.: 848426613

Faxa: 848426052

EIBZ

Zubiarte, 13

31620 Uharte

Tel.: 848431018

Faxa: 848431022

Zubiarte euskaltegia

Zubiarte, 13

31620 Uharte

Tel.: 848431010

Faxa: 848431022