104. buletina - 2018/02/01

EGA: Q-ALTE europar titulua

EUSKARA ATALA - EIBZ

Eskolako literatur kanona: hitzaldiak DBHko Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasleentzat, otsailaren 6an, 8an, 19an eta 21ean, EIBZn. Izena emateko azken eguna: otsailaren 4a.

Ikastetxean euskara sustatzeko programak

Solaskide eta Liburuak gozagarri programak: parte hartzeko deialdiak otsailean bidaliko dira ikastetxeetara.

Euskaraz bizitzeko egonaldiak: deialdia martxoan bidaliko da ikastetxeetara.

Zubiarte euskaltegia

EIBZren zerbitzuak

Iruñerritik kanpo dauden ikastetxeei (hauek izango baitute lehentasuna) aukera emango zaie 1-2 maleta ibiltari ikastetxean bertan jasotzeko EIBZra, Uhartera, etorri behar izan gabe. Zerbitzua doakoa da eta Correos Express garraio-enpresaren bitartez egingo da; haiek arduratuko dira maletak ikastetxera eramaten eta, mailegu-epea pasatakoan, maletak ikastetxean jasotzen eta EIBZra ekartzen.

Mailegu epea betikoa izango da: hilabete.

Kamishibai berriak EIBZn | EIBZko liburutegia

Kamishibai proiektuaren blogetik deskargatuta, 23 ipuin berri ditugu, eta bakoitzetik bina ale, EIBZn mailegatzeko prest. Ipuin hauek Carmen Aldama irakaslearen gidaritzapean hainbat urtetan egindako tailerretan sortu dira. Batzuk euskaraz eta gaztelaniaz daude; beste batzuk, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Hemendik aurrera, eta Iruñerritik kanpoko ikastetxeentzako batik bat, doako garraio-zerbitzua eskainiko dugu. Beraz, anima zaitezte eta maileguan eska itzazue!

EIBZk irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da.

Administrazioa

Monografiko baten aurkezpena: Berrikuntza proiektuak 2016-17.

Noiz: eta non: otsailaren 1ean, 19:00etan, Ezpeleta jauregian (Kale nagusia, 65, Iruñea).

Idea 48 aldizkarian, proiektuei buruzko informazioa.

Hor barna...

16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek (zazpi herrialdetakoak zein diasporakoak) espedizio bat abiatuko dute Euskal Herrian zehar.

Parte hartzeko baldintzak

Vikidia

8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina, euskara garbi eta errazean, eta umeen eskola-beharretara bereziki moldatua.

Euskara Atala

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua

Sto. Domingo aldapa, 8

31001 Iruñea

Tel.: 848426613

Faxa: 848426052

EIBZ

Zubiarte, 13

31620 Uharte

Tel.: 948361093

Faxa: 948361092

Zubiarte euskaltegia

Zubiarte, 13

31620 Uharte

Tel.: 848431010

Faxa: 948361092

Buletinerako harpidetza egin nahi baduzue, mezua bidali helbide honetara: euskaraatala@navarra.es

twitter.com/eibz