98. buletina - 2017/06/02

EGA: Q-ALTE europar titulua

Behin-behineko kalifikazioak: maiatzaren 31.

Erreklamazio epea: ekainaren 1a eta 2a.

Behin betiko kalifikazioak: ekainaren 12a.

Azterketak ikustea: ekainaren 19a eta 20a.

2017ko 2. deialdiko matrikulaldia: ekainaren 19tik 30era.

EUSKARA ATALA - EIBZ

Zubiarte euskaltegia

Epea: ekainaren 15a arte.

Matrikula webgunean egin behar da (Matrikulazioa) edo euskaltegian bertan (goizez, 09:00-13:00, eta arratsaldez, 17:00-19:00, ostiraletan izan ezik).


EIBZren zerbitzuak

Iruñerritik kanpo dauden ikastetxeei (hauek izango baitute lehentasuna) aukera emango zaie 1-2 maleta ibiltari ikastetxean bertan jasotzeko EIBZra, Uhartera, etorri behar izan gabe. Zerbitzua doakoa da eta Correos Express garraio-enpresaren bitartez egingo da; haiek arduratuko dira maletak ikastetxera eramaten eta, mailegu-epea pasatakoan, maletak ikastetxean jasotzen eta EIBZra ekartzen.

Mailegu epea betikoa izango da: hilabete.

Kamishibai berriak EIBZn | EIBZko liburutegia

Kamishibai proiektuaren blogetik deskargatuta, 23 ipuin berri ditugu, eta bakoitzetik bina ale, EIBZn mailegatzeko prest. Ipuin hauek Carmen Aldama irakaslearen gidaritzapean hainbat urtetan egindako tailerretan sortu dira. Batzuk euskaraz eta gaztelaniaz daude; beste batzuk, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Hemendik aurrera, eta Iruñerritik kanpoko ikastetxeentzako batik bat, doako garraio-zerbitzua eskainiko dugu. Beraz, anima zaitezte eta maileguan eska itzazue!

EIBZk irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da.

Administrazioa

Hor barna...

Egile guztien ipuinak biltzen dituen liburuxka argitaratuko du Pamielak. Ikastetxeetan baliabide didaktiko moduan erabili ahalko da.

Aurkezpena: ekainaren 2an, Iruñeko Liburu Azokan, 17:00etan.

UEUren 45. Udako Ikastaroei hasiera emango die .

Noiz eta non: ekainaren 22an, Bilboko Azkuna Zentroan.

Izen-emate doakoa: ekainaren 19ra arte.

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlearen obra guztiak digitalizatu dituzte.

ZINEMA EUSKARAZ

Nure eta herensugearen tenplua

Noiz: ekainaren 2tik aurrera.

Euskarazko lau irakurle lanpostu, Euskara eta Euskal Kultura Frantzia, Errusia, AEB eta Txilen irakasteko

Mota guztietako aplikazioak euskaraz

3 eta 10 urte bitarteko haurrentzako joko hezitzaileak.

Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, 6.000 euroko diru-laguntza.

Proiektuak 2017ko abenduaren 11 arte bidal litezke helbide honetara: artxiboa@deba.eus

Euskara Atala

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua

Sto. Domingo aldapa, 8

31001 Iruñea

Tel.: 848426613

Faxa: 848426052

EIBZ

Zubiarte, 13

31620 Uharte

Tel.: 948361093

Faxa: 948361092

Zubiarte euskaltegia

Zubiarte, 13

31620 Uharte

Tel.: 948361091

Faxa: 948361092

Buletinerako harpidetza egin nahi baduzue, mezua bidali helbide honetara: euskaraatala@navarra.es

twitter.com/eibz