Eskola askotan, oso gutxi erabiltzen dira Web 2.0 ordenagailu berdeak, bai oso motel doazelako, bai Wifiaren potentzia oso eskasa delako.
Aurten Wifi luzatuko dute ikastetxe guztietan eraikuntza osoan eskura izateko, suposatzen da honekin seinalea hobetuko dela.
Beste alde batetik, Operatibo sistema alda dezakegu ordenagailuetan dezente arintzeko bere erabilera. Hauek dira dauden aukerak:
Ordenagailuek hasiera bikoitza daukate, Windows eta Linux, baina eskola gehienetan Windows erabiliko duzue. Alda dezakegu dagoen Linux beste bi bertsio hauekin. Zorin Education eskoletarako pentsaturik dago, instalatzean hezkuntzarako aplikazio batzuk instalatzen ditu: Geogebra, Scratch, Audacity... Nik egin ditudan frogetan Windows baino askoz arinago doa, errekurtso gutxiago eskatzen du eta.
Cub Linux antzekoa da, biak Ubuntu sisteman oinarriturik daude. Biak instalatu ahal dira ordenagailuan bertan Windows ezabatzen edo Windows mantentzen, kasu honetan ordenagailua abiatzean aukeratu beharko dugu zeinekin hasi.
Pendrive sartzen duzunean instalazioa egiteko, pausoak jarraitu eta momentu batean esango dizu ea Windows mantendu nahi duzun eta beste partizio batean instalatu... ala Windows ezabatu. Aukeratu nahi duzuna.
Bi kasuetan .ISO irudi bat deskargatuko duzue, gero Rufus programarekin USB bat egiteko. USB hori abiatzekoa da, egiterakoan formateatuko du eta bertan dagoen guztia galdu, beraz erabili berezi bat horretarako bakarrik, 8GBekoa gutxienez izan behar da. Oso erraza da Rufus erabiltzea... programa abiatu eta agertzen den leihoan bi gauza bakarrik adierazi behar, irudian agertzen den moduan.
Honek Androi sistema antzeko bat instalatzen du ordenagailuan. Bi aukera daukagu Ordenagailua dagoen moduan utzi eta pendrivetik abiatu sistema (horretarako pendrive bat egin behar da ikasle bakoitzarentzat noski) edo diska gogorra ezabatu eta Cloud Ready bakarrik utzi instalatuta.
Instalatzeko berriro abiatze USB bat egin beharko dugu. Esteka honetan "Download USB maker" deskargatu, ejekutatu eta berak gidatuko zaitu USBa egiteko... oso erraza.
Behin eginda abiatu Cloudready pendrivetik. Konfigurazio txiki bat eskatuko dizu eta prest erabiltzeko. Diska gogorrean instalatu nahi baduzu, behean, eskuinean dagoen erlojuan sakatu eta aukeratu "instalar Cloud Ready". Lehen esan dudan moduan diska osoa ezabatuko da.
Cloud Ready-ek Chromebook antzeko sistema bat egiten du, baina ezin dira Play Storeko App-ak jaitsi edo instalatu.