Hilabete batzuk pasa ondoren, denok zerbait... edo agian asko... ikasi dugu gaur egungo egoerari moldatzeko. Orri hau joango naiz moldatzen esperientzia horretatik ikasitakoa azalduz. Aurrekoa ere mantenduko dut, baina azpimarratuko dut benetan nire ustez erabilgarria izan ahal dena. Aurretik jarrita zeuden eta garrantzitsuak ikusten ditudanei izar ikur bat jarriko diet ondoan.
Hasiera batean kontuan hartu behar zein eszenatokian mugitzen garen. 3 ezberdinak aurreikusten dira:
Ikasle guztiak gelan.
Ikasle batzuk gela eta beste batzuk etxean.
Ikasle guztiak etxean.
2.a izango da korapilatsuena. Nola egin lan egoera horretan? Nire ustez, 3. eszenatokian kokatu behar ginateke eta lan egin guztiak etxean egongo balira moduan. Badakigu eszenatoki honetan metodologia guztiz aldatu behar dela, ezin ditugu klase birtualak egin, ezin mantendu ikasleak konferentzia batean luze...
Bai erabili konferentziak lana gidatzeko, hasierako azalpenak emateko, noizean behin egindakoa partekatzeko, amaieran saioak baloratzeko, ebaluazioa egiteko... baina saio horiek ikaslearen esku hartze aktiboa eskatu behar dute.
Eguneroko lana planifikatu behar eta hasieran komunikatu, baina gero ikaslea izan behar da protagonista, emandako lanak burutuz, noski saiatu behar da lan horiek mota ezberdinetakoak izaten, tresna ezberdinen erabilera bultzatzen, lan taldea, lan kooperatiboa erabiltzen.
Behean mantenduko ditut aurretik jarritako pantaila kapturatzeko eta bideotutorialak egiteko erak eta tresnak, baina milaka buelta egin eta gero argi geratu zait zeinek eraman saria: Active Presenter.
Activer presenter 1: hasiera.
Active Presenter 2: testuak, irudiak, fokua, formak txertatu. Bideoak moztu
Klase birtual bat egiteko erarik errazana... betikoa da. Arbel aurrean jarri eta bideoa grabatu. Gaur egun telefonoarekin ezin errazago. Bideoa grabatu, Drivera igo eta prest partekatzeko.
Aplikazio batzuk ditugu pantailan egiten duguna grabatzeko, gero horrela bidali ahal dugu edo editatu eta azalpenak jarri, galderak... aurrerago ikusiko dugu.
Chromeren extensio bat da, beraz erraza instalatzeko eta bideoa grabatzeko. Web orri batean egiten du bideoa eta gero deskargatu ahal dugu. Instalatzeko: https://chrome.google.com/webstore/detail/loom-video-recorder-scree/liecbddmkiiihnedobmlmillhodjkdmb
Gehigarri honekin erabil dezakezu, eta horren bidez pantailan idatzi , azpimarratu, laukiak edo borobilak margoztu...
Erraztasunagatik eta Classroomen integratzeagatik 5 izarrak merezi.
Bideoetan galderak gehitzeko: Bideoaren edozein puntutan galdera bat gehitu ahal duzu, ulertu duten jakiteko. Oso erraza eta Classroomen integratzen da, bertara bidali bideoak zuzen zuzen eta kalifikazioak automatikoki gorde. Oso gomendarria orain gauden egoeran.
Koronabirus dela eta Pro kontuak egin dohain: https://docs.google.com/document/d/1daMHqn9stNo5EyIcZjO3oduA6jzOpAwfFIcCORJetrU/edit
Classroomen txertatu: https://hectorpino.com/2019/09/07/integrar-google-classroom-y-edpuzzle/
Beste webgune bat bideoak editatzeko, tutorialak edo galdetegiak egiteko.
Estekan bideotutorial bat duzue 3 bideotan zatiturik. Hemen lehenengoa eta bertan sakatuz gero beste biak Youtuben.
Nahiz eta Software librearen guztiz alde egon, onartu behar Google ezinbestekoa egin zaigula egoera honetan. Gehienok bere plataformako aplikazioetan oinarritu gara eta bertan sakontzen joan gara. Agian Meet baino bideokonferentziak egiteko aplikazio hobeagoak egongo dira... Jitsi, Teams, Zoom... baina nik guztiak frogatu ditut eta Meet sinpleena, errazena iruditzen zait, gainera funtzio berriak sortu ditu... partaide gehiago ikusi, arbel bat (Jamboard) partekatu, hondoa aldatu... Beste alde batetik bere funtzioak zabaltzeko gehigarri interesgarri batzuk daude.
Dohain Gsuiteekin. Agian, gomendagarriena, gainera orain Meetek Koronabirusagatik 250 pertsona konektatzeko aukera ematen du. Eskritorioa partekatzeko aukera bebai, beraz oso interesgaria.
Agian ain ez da beharrezkoa Meetek funtzio hori hobetu egin du.
Hemen tutoriala: https://www.youtube.com/watch?v=TVUXA47FVOc&feature=youtu.be
Konferentzia antolatu eta oinarriak.
Gehigarriak instalatu eta erabili.
zerrenda pasatzeko Meet konferentzietan.
Nola ikusi besteen kamerak aurkezten duzun bitartean eta, jasotzen duenak, nola ikusi aurkezpena handiagoa.
Arbel birtualak partekatzeko erabil ditzakegu edo aurreko bideokonferentzia aplikazio batean sartuta, pantaila partekatzen, egiten dugun guztia ikasleek ikusteko.
Arbel digital birtuala. Irakasleak arbel honetan egiten duena ikasleek ikus dezakete. Interaktiboa da. Baimena eman ahal diegu ikasleei haiek ere idazteko edo ikusteko bakarrik. Gsuiten aplikazioa da. Aktibaturik ez baduzue, esan administratzaileari aktibatzeko.
Bideokonferentzia batean baldin bazaudete, pantaila parteka dezakezue, jamboard zabaldu eta bertan idatzi ikasleek ikusteko. Noski, tablet batekin egiten baduzue, askoz errazagoa izango da idaztea (eskuz edo arkatzez egin). Tablet batzuetan agian arazoak: Meet zabaldu eta ez izan pantaila partekatzeko aukera... edo agian,niri, Jamboard arbelean ezin idatzi. Tablet zaharra izateagatik izan daiteke, edo Android bertsioaren arabera... frogatu eta ea ondo dena... oso erabilgarria izan daiteke horrela eginda.
Bi bideo hauetan nola partekatu (Kontuz... nola partekatu arbela ikasleek ere idazteko edo ikusteko... beste gauza bat da Meet zabalduta, aukeratu "compartir pantalla" eta Jamboard zabaldu...) eta nola erabili ikus dezakezue.
5 izar Meet-etik zuzen zuzen erabili ahal dugulako. Zenbat eta tresna guztiak integratuagoak egon plataforma berean hobe.
Gehigarri honekin web orrietan idatzi ahal izango duzu edo markak jarri (borobilak, laukiak, azpimarratu...) erabilgarria saio birtualak egiteko.
5 izar oso erabilgarria izan daitekelako Web orri baten aurkezpana egiten ari garenean.
Beste arbel bat partekatzeko eta erraza.
Classroom erabiltzen duzuenek ez duzue inolako arazorik izango, ziur askotan erabili azterketak. Dena den beste aukera interesgarri batzuk daude, bai Classroom batera egiteko bai Classroom erabiltzen ez baduzue.
Deskargatu eta instalatu behar da (portable bertsioa ere badago).
Ariketa mota ezberdinak egin daitezke.
Aplikazio ezberdina egiteko. Moddlen txerta daiteke.
Agian gutxitan erabiliko duzue, baina momentu batean posiblea izan daiteke ikasle baten ordenagailua zuek kontrolatzea. Programa pare bat utziko dizuet.
Ez da ezer instalatu behar, artxibo bat deskargatzen da, bi ordenagailuetan, ejekutatu eta leihoko argibideak jarraitu. Bilerak ere egin daitezke era errazean. Aukera hau ordaintzen da, baina 21 egun dituzu dohain frogatzeko.
Tutorial osoa... oinarrizko erabilerak gutxi eskatzen du, baina hemen aukera guztiak ikus ditzakezue.
beste tresna bat kontrola hartzeko, agian ezagunagoa.
Bideoan funtzio gehiago agertzen dira, baina oinarriena aurreko progamaren leiho antzeko batean dago.
Chromeren extensioa beste ordenagailu bat kontrolatzeko.
Chromek gehigarriak onartzen ditu. Hauek beste enpresa edo pertsona batzuek egindako aplikazioak dira funtzio berri batzuk gehitzeko. Bideo honetan momentu honetan erabilgarriak izan daitezkeenak dituzue.
Esteka honetan, Site honetan bertan, zerrenda bat, bai Chromeren extensioak, bai Google Dokumentu eta Kalkulu orrien gehigarriak.
Beste esteka honetan oso ondo egindako sailkapen bat.
Siteetan ikono bat sortzen du eskuineko aldean. Gainean jarriz Site horren eskema erakusten du eta atal ezberdinak estekatu. (izena edo goiburu formatua duten testuak estekatzen ditu)
Baliabide eta metodoen zerrenda bat.
Chromeren gehigarria ahots oharrak gehitzeko Classroom edo emailetan.
Kontuz!!!! Instalatu ete gero Classroom astiroago badabil, agian horregatik izango da. Desinstalatu.
Beste aukera bat oharrak grabatzeko online. Esteka bat lortu eta esteka hori partekatu.
Ariketak bidaltzeko eta ikasleek bideo baten bidez erantzuteko. Erraza eta erakargarria ikasleentzat. Ebaluazioak egiteko aproposa.
Youtuberen bidez saioak, Webinar antzekoak, antolatu ahal dira zuzenean transmititzeko. Aproposa saio bat prestatu nahi baduzu talde handi batekin edo zabalik uzteko... beti esteka baten bidez noski.
Oso erraza, baina ezin dugu pantaila partekatu, webcam eta soinua bakarrik.
Hau ere erraza eta pantaila partekatzeko aukera daukagu.
Fitxa bat egin testu, bideo eta irudiekin ikasleekin lan bat partekatzeko.
Komeni da fitxa egin eta gero, lortutako linka, ikasleekin partekatzen duguna, gordetzea, berriro editatu, aldatu edo erabili nahi baduzu. Chromeko markagailuetan gorde dezakezu edo dokumentu bat sortu eta hor gorde guztiak.
Zure telefonoa webcam moduan erabili ahal duzu, bai Wifiren bidez, bai USBtik. Horretarako pauso batzuk jarraitu behar dira, baina ez dira zailak.
1. Modo de desarrollador aktibatu zure telefonoan eta depuración USB. "modo de desarrollador" aktibatzeko era ezberdinak egon daitezke telefonoaren arabera. Zurean, bideoan bezala egiten ez bada, interneten bilatu nola egin. Jarri "activar modo de desarrollador en... (zure telefono mota)"
2. Droidcam aplikazioa instalatu telefono eta ordenagailuan. Telefonoan App storen, ordenagailuan link honetan Windows eta Linuxentzako: https://www.dev47apps.com/
3. Behin kamera hasita eta Meet konferentzian egonda, beheko eskuineko 3 puntuetan sakatu eta zabaldu "configuración" agertzen den leihoan "Video". Camara aukeratu, horretarako eskuineko hiruki txikian sakatu eta aukeratu "Droid camera"
Bideo honetan ondo azaltzen dira lehenengo 2 pausoak.
Gogoratu: telefonoa USBtik egon behar da konektaturik ordenagailuan, kablearekin.
Nik normalean abiatzen dut lehen ordenagailuko aplikazioa eta gero telefonoarena. Momentu batean telefonoan eskatu ahal dizu aktibatzeko la depuración USB, esan baietz.
Irudian PCren menua agertzen da.
Niri hasieran ez zitaidan ondo funtzionatu... kamara aktibatzen zen segundu batean eta gero joan. 3. edo 4. saiakeratik aurrera oso ondo, problemarik gabe... badaezpada...