Bai, ez da hain zaila... guraso guztien emaila baldin baduzue gonbidatu saio batetara. Horretarako Meet edo Jitsi erabil dezakezue arau batzuk jarraituz:
Sartu bezain laster deskonektatu mikrofono eta kamera guztiak. Zuek kontrolatuko duzue nork hitz egin eta noiz eta orduan konektatuko dituzte mikrofono eta kamera. Amaitzean berriro deskonektatu. Sinplea, bakarrik kontatu behar dute zer egiten duten, nola sentitu, zertan jolastu, norekin dauden... ilusioa egingo die besteak ikustea.
Bideokonferentziak egin badituzue Meet edo Jitsi ezagutuko duzue, bestela tutorialak hemen.
Zure Driven karpeta bat egin ahal duzu guraso guztiekin partekatzeko. Hor bertan karpeta bat egin ikasle bakoitzarentzat, gurasoek ikasleek egindako lanak igotzeko... mota guztietakoak: eskulanak, marrazkiak, ormirudiak... edo haien argazki eta bideoak bakarrik, familiarekin, maskotarekin... arazorik ez izatekotan. Argazkia egin telefonoz eta zuzen zuzen igo Drivera. Prestatuko dut tutorial bat, nahi baduze gurasoei pasatzeko. Gero Site bat egin dezakezue eta hor jarri material osoa etxetik ikusteko.
Unitate partekatu bat egiten baduzue, ez duzue arazorik izango gurasoek besteen artxiboak mugitzeko ala ezabatzeko.
Eskutitz labur bat idatzi, egunero egiten dutenarekin konatuz... berdin... argazkia egin eta Drivera igo.
Esteka honetan arbel bat sortu ahal duzu eta ikasleekin partekatu. Gero haiek marrazkiak edo mezuak idatzi ahal dituzte guztiok ikusteko. Eskolara bueltatzean deskargatu eta inprimatu.
Ikasleek, gurasoen laguntzaz, kollage bat egin dezakete egun hauetako argazki batzuekin. Bere argazkiak izan daitezke, edo egoerarekin erlazionaturik dauden argazkiak. Gero kollage hori Drivera igo ,edo bueltatzean eskolan inprimatu.
Orri asko dago egiteko... hemen batzuk.
Email bat bidaltzen badiezu ikasleei, batez ere txikiei, zergatik ez bidali bideo bat? Mugikorrarekin grabatu mezua ikasleak animatzen eta emailez bidali... erraza eta eskertuko dute.
Deskargatu Word artxiboa eta jarraitu bertan agertzen diren jarraibideak. Eginda dagoenean bidali diploma ikasleari.
Web hauetan ere diplomak egin ditzakezu, baina irudiak batzuetan ezin jarri, beraz zaila lelo bezala hartu dugun ortzadarra jartzea.
https://www.classonlive.com/blog/10-Herramientas-online-para-crear-diplomas
Bidali email bat eta ahal baduzu, esan beste ikasleei ere bidaltzeko. Emailean bideo bat bidali ahal dute zoriontzen, edo egindako marrazki baten argazkia,
Power Point plantila honetan antzar jolasa editatu eta sortu ahal duzu. Ikasleen argazkiak jar ditzakezu eta lauki bakoitzean froga bat jarri. Zure argazkia ere jartzen baduzu, antzararen irudia izan daiteke... antzaratik antzarara egiteko. Gero ikasleekin partekatu inprimatzeko eta jolasteko.
Argazkiak jartzeko, sakatu lauki gainean eskuineko botoiaz, aukeratu "formato de forma", eta agertzen den menuan "relleno". Hor bertan aukera daukazu irudi bat jartzeko.
Testua jartzeko, sakatu laukian eta zuzen zuzen idatzi.
Horrela egiten baduzu, gorde normal, baina gorde bebai .JPG formatuan, ikasleei bidaltzeko eta inprimatzeko.
Nahi baduzu Geniallyn oso erraz egin dezakezu fitxa batzuk jartzen, gero ordenagailuan jolasteko. Horretarako bideo honen pausoak jarraitu, bai egiteko, bai Site batean txertatzeko.
Web honetan ordenagailutik igotako argazki batekin puzle bat sortu ahal duzu. Sortu eta gero partekatzeko esteka bat lortuko duzu. Emailez bidali eta eginda. Embed kodearekin Site edo Blog batean jar dezakezu. Zailtasuna eta puzle mota aukeratu ahal duzu.
Beste hau erakargarriagoa da, baina irudia internetetik hartu behar, JPG formatuan. Zure gelako irudia interneten badaukazu hortik har dezakezu. Ez izatekotan ikusi nola egin bideo honetan.
Adibideak: Site batean hemen.
Zuzeneko esteka hemen.
Ikasturte amaiera hurbiltzen da eta ondo egongo litzateke zerbait berezi prestatzea ikasleekin nahiz eta telematikoki egin. Hemen 14 ideia egiteko... ea zuei baten bat ere bururatzen zaizuen, horrela izatekotan nirekin partekatu ahal duzue.
Beste alde batetik, uste dut komeni dela pixka bat erlajatzea amaiera honetan... agian denok pixka bat nekaturik, bai ikasleak, bai gurasoak, bai gu... bilatu beste motatako lanak pxika bat erlajaturik eta jarrera onarekin amaitzeko.