markadoreetan interesgarriak diren web helbideak gorde ditzakezu, gero bertatik zuzen bisitatzeko. Karpetaz antola ditzakezu estekak, beraz, helbideen biblioteka osa dezakezu.
Oso erabilgarria da etxeko eta laneko ordenagailuetan markadore berdinak izatea Chromen. Horretarako sinkronizazioa aktibatu behar duzu:
Chromen zaudenean, goiko eskuineko 3 puntuetan sakatu (edo zure perfilaren ikonoan) eta aukeratu “configuración” eta bertan “activar sincronización”. Aukeratu zer sinkronizatu.
https://support.google.com/chrome/answer/165139?co=GENIE.Platform%3DDesktop&hl=es
Chromen aplikazioak ere instala ditzakegu. Egiterakoan markadore barratik abiatzen ditugu (barraren ezkerrean). Markadore barran agertzen ez badira, eskuineko botoiaz klik egin barran eta aukeratu “acceso directo de aplicaciones”.
Beste era bat: hau idatzi nabigatzailean: chrome://apps
Nahiz eta Google orrian egon, zerbait bilatzen dugunean bilatze motore desberdinak erabil ditzakegu. Batzuk ezer esanm gabe lehenetsi egiten dira eta askotan publizitate asko atera lehenengo emaitzetan. Nola aldatu eta erabili komeni zaiguna?
Gehienok, agian ohituragatik, Googlelen bilatzailea erabiltzen dugu, baina honek datu pilo bat jasotzen du guri buruz. Pixka bat babestu nahi badugu gure burua badago aukera oso on bat: "Duck Duck Go". Orri honek bilaketak egiten ditu beste motore batzuk erabiliz, beraz gure datuak babestuago daude, gainera badauka aukera oso on bat, gaika bilatzea.
Badago luzapen berri bat Chomerako zure pasahitzak hackeaturik izan diren jakiteko. Instalatu eta gero, hackeaturik izan den pasahitz bat idazterakoan berak esango dizu.