Gure arbel digitalean Android jartzea oso erabilgarria izan daiteke, plataforma honetarako gero eta aplikazio gehiago egiten dira eta. Badaude era desberdinak egiteko, batzuk Software erabiliz, programak, edo Hardwarea, kanpoko aparailuak. Hemen ikusiko ditugu bi aukerak.
Hau da erarik aproposoena, baina noski, ordaindu behar da. Merkatuan badaude aparailu pilo bat gure telebistetan edo gure kasuan proiektoreetan android sistema jartzeko. HDMI bidez funtzionatzen dute, beraz egiaztatu arbel digitalaren proiektoreak sarrera hori daukala, ez izatekotan adaptadore bat jar diezaiokegu.
Agian, ChromeCast ezagutuko duzue. Hau erabiliz, gure telefono edo tabletetan daukaguna proiekta dezakegu pantailan. Oso erabilgarria izan daiteke ikasleek bere ordenagailuetan daukatena proiektatzeko, horrela gelakide guztiek ikus dezakete ikasle batek egiten duena. Hemen, Amazonen dauden adibide batzuk.
Beste aparailu batzuk barne daukate Android sistema eta bertan aplikazioak instala ditzakegu tablet edo telefono batean bezala, gero pantailan abiatzeko. Batzuek ChromeCast funtzioa ere daukate, beraz telefonoak eta tabletak erabil ditzakegu proiektatzeko. Amazon orri honetan adibide batzuk dituzue prezioarekin.
Programa batzuk daude Windows-en Android emuladore bat jartzeko. Arazoak? Motelago funtzionatuko du, erresoluzioa agian galdu, ordenadore potentea behar da... batzuetan 4 GB-eko memoriarekin nahiko moteldu ahal da... eta eskoletan ditugun gehienak horrelakoak dira. Dena den froga egin dezakezue ea nola doan.
Programarik ezagunena Bluestacks da, gure ikasle gehienek ezagutzen dute, baina orri honetan beste aukera batzuk agertzen dira.
Windows desinstalatu gabe, pendrive batetik abiatu ahal dugu Android sistema ordenagailuan. Bi metodo utziko dizkizuet: bat 32 bits sistemetan erabiltzeko (web 2.0 ordenagailuentzat) eta bestea 64 bit-eko sistemetan (gelako ordenagailuak). Bietan erabiltzeko, sistemako pendrive bat egin behar da, ordenagailuan sartu piztu baino lehen eta gero bertatik arrankatu.
Erabili hutsik dagoen 8 edo 16 Gbeko pendrive bat.
Deskargatu irudi artxiboa: Hemen.
Rufus programa deskaratu sistemako pendrive egiteko: Hemen.
Abiatu rufus programa eta sistema pendrive sortu: Irudia.
Pendrive jarri ordenagailuan eta piztu. Lehenengo pantaila agertzen denean F11 tekla sakatu (web 2.0 ordenagailuetan).
Aukeratu USB.
3 aukera agertuko zaizkizu, lehenengoa pendrivetik abiatzeko da eta hirugarrena ordenagailuan instalatzeko.
Pausoak antzekoak dira, baina irudia (ISO) hemendik deskargatu behar duzu: https://primeos.in/download/
Bertan 3 aukera ezberdinak dituzu eta bakoitzean ISO deskargatzeko aukera (pendrivetik abiatzeko, edo EXE deskargatzeko aukera, Windowsen instalatzeko.
Ordenagailuaren urteen arabera bata ala bestea deskargatu behar duzu:
Mainline: ordenagailuak 5 urte baino gutxiago baldin baditu.
Klasikoa: ordenagailua 2011 baino lehenago eginda badago.
Standar: bi data horien artean baldin badago.
EXE artxiboa aukeratzen baduzu instalazio normal bat egin dezakezu Windowsen.
ISO aukeratzen baduzu, Rufus programa erabiliz (goian azaltzen den moduan) sistema pendrive bat egin dezakezu.
Android aplikazioak frogatu nahi dituzu tabletean ala telefonon instalatu baino lehen. Chromerako aplikazio honekin egin dezakezu. Ez da beti funtzionatzen, baina askotan bai ,eta aplikazioainastalatu baino lehen aztertzeko ondo dago.
Instalatu eta gero markadore barratik abiatu Aplikazioak botoian sakatuz.