Egoera berezia... eta erantzun berezia eman behar, agian ondo etorriko zaiguna ikusteko zein puntutaraino gauden prest aurre egiteko... eta bai ala bai... metodologia berri bat aplikatzeko.
Nola egin lan ikasleekin etxean daudenean? Nik hemen gomendio eta tresna batzuk emango dizkizuet. Noski, irakasle edo lantalde bakoitzaren arabera metodo bat ala beste ezberdin bat aukeratuko duzue. Classroom oso garatuta baldin badaukazue gelan... arazo gutxiago... Drive erabiltzen baduzue tira... gutxi egiten baduzue ikasleekin ikusi behar.
Momentu aproposa ere ikasleen ekoizpenak bultzatzeko... etxean ez ditut imajinatzen 4 ordu inguru bideoak ikusten edo ariketak egiten... beraz gai baten aurkezpenak, ormirudiak, eskemak mapa mentalak erabiliz ,bideo montajeak... eskatu ahal dizkiegu, alde batetik bere konpetentzia landuko dugu eta beste alde batetik askoz erakargarriagoa izango da haientzat.
Zorte on guztioi eta ea egoera berezi honek guk bebai zerbait ikasteko eta esperientzia zabaltzeko balio duen.
Facebook talde honetan ere informazioa aurkitu eta partekatu ahal izango duzue: https://www.facebook.com/groups/1183912781662167/