Irakas-digitala formazioa

2020 -2021

Irakasleak konpetentzia digitaletan trebatzeko prestakuntza

Xedea:

Ikastetxeko klaustroa oinarrizko konpetentzia digitaletan trebatzea urrutiko ikas-irakaskuntza aurrera eraman ahal izateko.

Helburuak

  • Informazioa zein eduki digitalak bilatzea eta antolatzea (Amarauna).

  • Ingurune digitaletan komunikatzea, online tresnen bidez baliabideak partekatzea, tresna digitalen bidez beste batzuekin konektatu eta lankidetzan jardutea.

  • Eduki berriak sortu eta editatzea (testuak, aurkezpenak, bideotutorial laburrak); sarekideen baliabideak txertatzea eta berregitea.

  • Jabetza intelektualaren eskubideak eta erabilera-lizentziak aplikatzen jakitea.

  • Online interakzioetako edo interakzio birtualetako portaera-arauak ezagutzea.

  • Segurtasunez jokatzea sarean, datu pertsonalak modu aktiboan babestuz eta besteen pribatutasuna errespetaraziz..

  • Urrutiko ikas-irakaskuntza bideratzeko metodologia gakoak eta zenbait baliabide didaktiko ezagutzea.

Edukiak :

  • Baliabide digitalen bilaketa (Amarauna)

  • Kolaborazioa: ikasgunea, elkarlanerako aplikazioak eta ikasgela birtuala.

  • Komunikazioa: posta eta bideokonferentzia.

  • Edukiak sortzea: aurkezpenak eta bideo-tutorial laburrak.

  • Zeharkakoak: netiketa, creative commons baliabideak, datuen babesa ...

  • Urrutiko ikas-irakaskuntzarako estratejiak.

Jarduerak:

  • Sortu ikasgune birtuala

  • Sortu aukezpen esanguratsuak.

  • Ikus-entzunezko edukiak eskaini.

  • Komunikazio kanalak bideratu ikasle/familia eta lankideekin.

  • Sortu bideo-azalpen laburrak ikasleentzat.

  • Sortu trebatze/egiaztatze ariketak ikasleentzat.

  • Erakutsi ikasleen lan-produkzioak: portfolio digitala.

Metodologia:

  • Saio presentzialak/webinar saioak (%50) eta on-line atazak .

Ebaluazioa:

  • Atazak burutzea eta praktikara eramatea ikasleekin .


Xedea

B modalitateko formazio eskeintzak ikastetxeetan erabiltzen diren ohiko gela birtualak erabiltzeko irakasleak prestatu nahi ditu, on-lineko irakaskuntza indartuz eta behar diren habileziak garatuz: komunikazio eraginkorra, jardueren diseinua, ikasleen eta ebaluazioaren kudeaketa.

Nori zuzendua

Konpetentzia digitalaren maila oinarrizkoa edo ertaina duen irakasleentzako da eta berez arazo sinpleak konponduz bere gaitasun digitala hobetzeko gai dena.

Helburuak

Prestakuntza modalitate honen helburua da gaitasun digitala garatzen hasi diren ikastetxeei laguntzea, irakaskuntza-prozesuak indartuz, hezkuntzarako Moodle, 0365 edo GSUITE inguruneak ardatz nagusitzat hartuta edo eXeLearning ekin eduki irekiak sortuz.

Edukiak

  • Moodle plataforma eta bere osagarriak.

  • 0365 osatzen duten zenbait programak.

  • GSuite ekosistema osatzen duten zenbait tresna.

  • Hezteko baliabide irekiaren kontzeptua eta eXeLearning programa

  • Pildora-trikimailuak

  • Urrutiko ikas-irakaskuntzarako estratejiak.

Jarduerak

  • Komunikazio sistemak modu seguru eta eraginkorreak erabiliztzeko akzioak eta jarduerak.

  • Informazioa gordetzeko jarduerak, sistemak eta karpetak kudeatuz.

  • Tresnak erabiliz edukiak sortzeko jarduerak.

  • Ikasleei jarduerak esleitu eta kudeatu ariketa praktikoak.

  • Ingurune bakoitzean gela birtuala egituratzen joateko jarduerak.

Metodologia

Saio presentzialak edo Webinar moduko saioak %40 eta on-line atazak %60.

Ebaluazioa:

  • Zuzenenko saioetan parte hartu.

  • Ezarritako epean jarritako atazak osatu.